Supererraldoi
0, Ia, Ib Supererraldoiak. II Erraldoi argitsuak. III Erraldoiak. IV Azpierraldoiak. V Sekuentzia nagusia. VI Azpinanoak. VII Nano zuriak.
Izar supererraldoiak (supergiant stars ingelesez, 10 eta 50 eguzki masa arteko masa eta neurri oso handia duten izarrak dira, supererraldoi gorrien kasuan, Eguzkiarenaren halako 1000 izan daitekeena. Hertzsprung-Russell diagramaren goikaldea hartzen dute. Yerkesen espektru sailkapenean, Ia argitasun klasekoak dira (supererraldoirik argitsuenak), edo Ib (argitasun gutxienekoak). Euren magnitude absolutu bolometriko tipikoak, -5etik -12rarte doaz. Biziki argitsuak diren superrerraldoiak, hipererraldoi (0 klasea) bezala sailkatzen dira.
Eduki-taula |
Ezaugarriak[aldatu]
Supererraldoien erradioa, gure Eguzkiaren halako 30 eta 500 bitartekoa izan daiteke, batzuetan, halako 1000ren gainetik ere egon daitezkeelarik. Stefan-Boltzmann legeak, supererraldoi gorrien azal erlatiboki hotzek, area unitateko, supererraldoi urdinenak baino energia gutxiago igortzen dutela ezartzen du, eta, beraz, argitasun jakin batekiko, supererraldoi gorriak, supererraldoi urdinak baino handiagoak dira.
Bere masa handia dela eta, energia, oso erritmo altuan kontsumitzen dute, oso argitsuak direlarik. Adibidez, Naosek (ζ Puppis), gure eguzkiaren argitasunaren halako 1.000.000 du. Beste alde batetik, bizitza labur bat dute, euren erregai nuklearra milioika urte batzuetan agortuz, eta, euren bizitzaren amaieran, supernoba bezala eztanda eginez.
Supererraldoiak, espektru mota ezberdinetakoak izan daitezke, superrerraldoi urdin gazteetatik hasi, O klasekoak direnak, M klaseko supererraldoi gorri eboluzionatuetaraino. Rigel (β Orionis), Orionis konstelazioko izarrik dizdiratsuena, supererraldoi zuri-urdinxka tipiko bat da, Betelgeuse (α Orionis) eta Antares (α Scorpius), supererraldoi gorriak diren bitartean.
Banaketa[aldatu]
Bizitza laburra dutenez, izar supererraldoiak, nagusiki, adin gutxiko egitura kosmikoetan ikusten dira, kumulu ireki gazteetan, galaxia espiralen besoetan eta galaxia irregularren besoetan. Orokorrean, ez dira hain ugariak galaxia erraboiletan, eta ez dira oso ohi ikusten kumulu globularretan eta galaxia eliptikoetan, hauek, izar zaharrez osaturik baitaude.
Izar supererraldoien ikerketa, ikerketa esparru bizi bat da, izar masa galera bezalako faktoreek zailtzen dutena. Horregatik, euren ikerketa ez da norbanako izarretara mugatzen, baizik eta, egungo joera, izar kumuluak ikertzea dela, ondoren, emaitza bezala lortutako ereduen banaketa, Magallanesen Lainoak bezalako galaxietan behatutako superrerraldoien banaketarekin alderatzeko.
Pentsatzen denez, II motako supernobak eratzen dituzten izarrak, supererraldoi gorriak dira. Baina, 1987A Supernoba sortu zuena, supererraldoi urdin bat izan zen, aurretik, bere kanpo estaldura, izar haize indartsu baten bidez jaurti zuen supererraldoi gorri bat izan zela uste den arren.
Izar supererraldoi garrantzitsuenak[aldatu]
Honako taula honetan, Lurreko behatzaileentzat dizdiratsuenak bezala agertzen diren superrerraldoiak agertzen dira.
| Izena | Bayerren Izendapena | Itxurazko magnitudea | Espektru mota | Erradioa (Reguzkia) | Argitasuna* (Leguzki) |
|---|---|---|---|---|---|
| Rigel | β Orionis | 0,12 | B8Iab: | 70 | 66.000 |
| Betelgeuse | α Orionis | 0,58 | M2Iab: | 630 | 63.000 |
| Antares | α Scorpii | 1,09 | M1.5Iab-b | 700 | 70.000 |
| Deneb | α Cygni | 1,25 | A2Iae | 108-114 | 54.400 |
| Adhara | ε Canis Majoris | 1,51 | B2Iab: | 11,4 | 20.000 |
| Alnilam | ε Orionis | 1,70 | B0Iab: | 31 | 375.000 |
| Mirfak | α Persei | 1,79 | F5Iab: | 62 | 5.400 |
Tamaina fisikoari dagokionez (ez masa edo argitasunari) ezagutzen diren izarrik handienak, VY Canis Majoris, VV Cephei, V354 Cephei, KW Sagittarii, KY Cygni eta μ Cephei (William Herschelen izar granatea) dira.