Vanir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vanirrak, eskandinaviar mitologiako bi jainko taldeetako bat da. Besteak, Æsirrak dira. Vanirrak, eskandinaviar mitologian, antzinakoenak dira. Izenak, beharbada, erro protoindoeuropar bat izan lezake *wen "borrokatu, irabazi", Venusekin lotua (alderatu Vanadisekin, Wynn (protogermanierazko *Wanizaz), antzinako grezieraz Wanax.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzitsuenak Njörðr, Vanir jainkoen aita eta itsasoko jainkoa, Frey, ugalkortasunaren jainkoa, eta Freyja, maitasunaren eta sexualitatearen jainkosa ziren. Hauek, Æsirrekin batera bizi ziren Asgarden, elkarren artea borrokatzea eragin zuen gerra amaitu osteko bahitu elkartrukearen ondoren. Edda poetikoaren zati den Skirnismal olerkiak, maitasunaren bila ari den Freyren istorioa kontatzen du. Freyk, Odinen tronuan eserita, mundu guztiak behatuz, Gerd erraldoia espiatzen zuen, honetaz maitemindu baitzen. Bere zaldia eta ezpata magikoa Skirmirri eman zizkion, Gerden bila joan eta beragatik Freyk sentitzen zuen maitasuna adieraztearen truke. Skirmirrek hala egin zuen, eta, Gerd, madarikatzeaz mehatxatu ondoren, honek, Freyrekin ezkontzea onartu zuen. Gertaera honen ondorioz, Freyk ez du bere ezpata izango Ragnaröka iristean.

Jainkoen arteko gerra amaitzeko, bi aldeek, bahituak elkartrukatzea adostu zuten. Baina Vanirrak engainatuak izan ziren. Horregatik haserre bizian, bere bahituetako bat zen Mimirri burua moztu zioten, eta Æsirrei bidali zieten. Odinek, erraldoiaren burua jaso zuen eta bizitzaren zuhaitza zen Yggdrasilen oinean jarri zuen. Vanirren batzuen jatorria, Skaði, Lytir, Gerd eta Óðr kasu, eztabaidatua da. Azken hau ia ez da Eddatan aipatzen, Freyjaren senar bezala izan ezik, baina ez da berari buruz askoz gehiagorik ezagutzen (batzuetan, dirudienez, Odinen izenetako bat den arren). Njörðr eta Frey, Snorri Sturlusonen Heimskringlako Ynglingen sagan agertzen dira Suediako errege bezala. Suediako tronuko bere oinordekoak, Vanir deituak izan daitezke, honako hauek kasu:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoaren, ugalkortasunaren eta oparotasunaren jainkoak dira. Æsirrak gerraren jainkoak izan ziren bitartean, Vanirrak, aberatsak eta aberastasun emaleak, ugalkortasun, gozamena eta bakearenak ziren, eta, Æsirrekin batera, batasuna zekarten. Arte magikoen ezagutza sakon bat zuten, eta, beraz, etorkizuna iragartzeko gai ziren. Esaten denez, Freyja izan zen Æsirrei magia irakatsi ziena. Endogamia eta intzestua ere praktikatzen zuten, Æsirren artean debekatuak zeudenak. Adibidez, Frey eta Freyja, Njörðr eta honen arreba Nerthusen seme-alabak ziren. Honek, ondoren, gatazkak sorrarazi zituen, kristauak, eskandinaviar jentilak kristautasunera bihurtzen saiatu zirenean. Vanirren gurtza, nagusi zen arrantzaleen artean.

Vanirrak eta Elfoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eddek, ziuraski, Vanirrak, elfo Alfarrekin identifikatu zituzten. Ohikoa da "Æsir eta Vanir" "Æsir eta Alfar"rengatik aldatzeak, jainko guztiei erreferentzia egin nahi dietenean. Vanirrek zein Alfarrek, ugalkortasunarekin zerikusia zuten botereak zituzten, eta trukatze honek, Vanirrak, elfoen baliokide izan zitezkeela adierazten du. Suposa daiteke hierarkia mailan ezberdintasunak zeudela elfoen artean, ugalkortasunaren jainko txikiagoak zirenak, Vanirrak jainko nagusiak ziren bitartean. Frey, Alfheimen elfoen gobernari bat izan zitekeen.

Vanirrak eta euren apopiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vanir Aldatu lotura Wikidatan