Freyja
Wikipedia(e)tik
Freyja, Freja edo Freia (antzinako eskandinavieraz: Frigg) antzinako germaniarren artean, maitasunaren jainkosa. Izenak maiteena esan nahi du, eta erromatarren Venusen kidekoa zen; hala, alemaneko Freitag hitzak Veneris dies, ostirala, esan nahi du. Eskandinaviar mitologian Odin jainkoaren emaztea eta Balderren ama da. Etorkizunean zer gertatuko den badaki, baina ez dio inori esaten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
|
|||||||||||||