Vicente Huidobro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Huidobro.

Vicente Huidobro (Santiago, Txile, 1893ko urtarrilaren 10a - Cartagena, Txile, 1948ko urtarrilaren 2a) Txileko idazlea izan zen.

Biografia

Europara bidaia eginik (1916), Parisen bizi izan zen lehenik, eta han sartu zen harremanetan mende-hasierako abangoardia artistikoarekin (Arp, Picasso, Apollinaire). Kreazionismo deituriko doktrina plazaratu zuen (tradizio poetiko guztiaren ukatzea, barreneko sormen-ekintza gisa hartzea poesia). Madrilera joan eta Ultra aldizkariko lankide izan zen. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen. Frantsesez eta espainieraz idatziriko poesian, asmakuntza-ahalmen nabaria azaldu zuen, eta Hego Ameriketako mendearen lehen erdiko poesiaren berritzaile handia da, eta geroagoko belaunaldietan ere eragina izan du.

Hona Huidobroren poesia-liburu batzuk: Adán (1916), Ecuatorial (1918), Tout à coup (1925), Altazor o el viaje en paracaídas (1931). Halaber, prosazko obran zenbait eleberri aipatzekoak dira: Mío Cid Campeador (1929), Cagliostro (1934).

Erreferentziak