Vicki Baum
Wikipedia(e)tik
Vicki Baum Estatu Batuetako eleberrigilea (Viena, 1888 - Hollywood, 1960). Lan ugariren eta errazen sortzailea. Jaiotzez austriarra zen, eta 1932an hartu zuen bizilekua AEBn. Hasierako kontakizun eta eleberriak alemanez idatzi zituen, baina gerora ingelesez moldatu zituen zinema-gidoi eta eleberri anitz. Eleberri zenbait: Menschen im Hotel (1929), antzerkira eta zinemara eramana (Grand Hotel); A tale from Bali (1939); The mustard seed (1953); eta Written on water (1957).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.