Vidkun Quisling
Wikipedia(e)tik
| Vidkun Quisling | |
|
Norvegiako ministro-presidente
|
|
|---|---|
| 1942 – 1945 | |
|
|
|
| Jaiotza | 1887ko uztailaren 18a Fyresdal, |
| Heriotza | 1945eko urriaren 24a Oslo, |
| Alderdi Politikoa | Nasjonal Samling |
| Lanbidea | Militarra |
Vidkun Abraham Lauritz Jonssøn Quisling (ahoskera: ˈʋɪdkʉn ˈkʋɪʃlɪŋ) (Fyresdal, Norvegia, 1887ko uztailaren 18a - Oslo, Norvegia, 1945ko urriaren 24a) norvegiar politikari ultraeskuindarra izan zen. Naziek Norvegia inbaditu zutenean (1940ko apirilaren 9an), inbaditzaileen alde jarri zen, eta 1942an Norvegiako lehen ministro izendatu zuten. Bere gobernuak nazien Holokaustoari laguntza eman zion. Norvegiar antifaxistek (erbesteko gobernu demokratikoak lagunduta) eta Britainia Handiko armadak herrialdea naziengandik askatzean, Quisling eta bere laguntzaileak traidoretzat jo zituzten, eta heriotza zigorrera kondenatu zituzten. Norvegian eta beste herrialde askotan quisling izena traidorearen sinonimo bihurtu zen.
| Artikulu hau Norvegiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |