Gro Harlem Brundtland
| Gro Harlem Brundtland | |
|
|
|
|---|---|
| 1981eko otsailaren 4a – 1981eko urriaren 14a | |
| Aurrekoa | Odvar Nordli |
| Ondorengoa | Kåre Willoch |
| 1986ko maiatzaren 9a – 1989ko urriaren 16a | |
| Aurrekoa | Kåre Willoch |
| Ondorengoa | Jan Peder Syse |
| 1990eko azaroaren 3a – 1996ko urriaren 25a | |
| Aurrekoa | Jan Peder Syse |
| Ondorengoa | Thorbjørn Jagland |
|
|
|
| Jaiotza | 1939ko apirilaren 20a (74 urte) Bærum, Norvegia |
| Alderdi Politikoa | Laborista |
| Sinadura | |
Gro Harlem Brundtland (Bærum, Oslotik gertu, 1939ko apirilaren 20a - ) norvegiar politikaria da. Norvegiako lehen ministroa izan zen hiru aldiz (1981, 1986-1989 eta 1990-1996) Alderdi Laboristaren izenean. Nazioarte mailan ezagun bihurtu zen 1986an berak gidatutako batzorde batek Garapen Iraunkorra kontzeptua sortu eta zabaldu zuelako. 1998tik 2003ra Osasunerako Mundu Erakundeko buru izan zen. Horrez gain, nazioarteko hainbat foro eta ekimenetan parte hartu du, besteak beste, Nazio Batuen Merkataritza eta Garapenerako Konferentzian, Emakumezko Agintarien Munduko Kontseiluan, Madrileko Klubean, Bilderberg taldeko bileretan eta Nagusiak izeneko elkartean (The Elders).
2011ko urriaren 17an Euskal Herrian izan zen, Donostian egindako Bake Konferentzian parte hartzen.
| Artikulu hau Norvegiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |