Vigdís Finnbogadóttir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vigdís Finnbogadóttir islandiar politikaria da (Reykjavik, 1930). Hauteskunde bidez aukeratutako emakumezko lehen estatuburua da (1980-1996). Frantses filologia ikasi zuen Grenobleko eta Sorbonako unibertsitateetan. Ondoren, Antzerkiaren Historia ikasi zuen, Danimarkan lehenengo eta Suedian gero. Ikasketak bukatu ondoren, Islandiara itzuli zen irakasle gisa aritzeko. Ospe handia eman zion kultura-saio bat aurkeztu zuen telebistan. 1972an, Reykjavikeko Antzoki Hiriko zuzendari izendatu zuten. 1980an, estatuko lehendakari aukeratu ondoren (hautagai independente gisa), Islandiaren nortasun kulturala eta nazionala sustatu eta zaintzearen alde lan egin zuen. Hamasei urtez egon zen postu horretan. Lehendakari zela, Rio de Janeiron 1992an egin zen Lurraren Goi Bilerara joan zen, eta rol garrantzitsua izan zuen bertan. 1996ko hauteskundeetan, Olafur Ragnar Grimssonek hartu zuen lehendakaritza.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vigdís Finnbogadóttir Aldatu lotura Wikidatan