Vira Lozinsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vira Lozinsky

Bizitza
JaiotzaBălți, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Israel
Hezkuntza
HeziketaBar-Ilan University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa
viralozinsky.com

Vira Lozinsky (Bălți,1974) yiddish hizkuntzaz abesten duten Moldavian jaiotako emakume judua da. Sari ugari jaso ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vira Lozinsky artista juduen familia batean jaio zen. Neska zela, Virak biolina ikasi zuen hiriko musika eskolan. Bere aita Mikhoel Felsenbaumek zuzendutako bertako yiddish antzerkian parte hartu zuen. Txikitatik ezagutu zituen Moldavian dauden talde etniko ugarien kultura eta musika estiloak: moldaviarrak, errumaniarrak, juduak, erromaniak, errusiarrak eta beste. Bere errepertorioan bere aitak, Mikhoel Felsenbaumek, idatzitako material berria dago, baita yiddish abesti herrikoi klasikoak, yiddishera itzulitako errumaniar abesti herrikoiak eta yiddish poeta klasiko eta modernoen abestiak ere.

16 urterekin Israelera emigratu ondoren, yiddish eta musikologia ikasketak egin zituen Bar Ilan Unibertsitatean eta ahots ikasketak Rimon Jazz eta Musika Garaikidearen Eskolan, Ramat HaSharon hirian. Hainbat urtez Nechama Lifshitzen yiddish abesti-tailerreko ikasle izan zen.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wunderweg (Wondrous Way) (2011)
  • Vayte Shtern (Distant Stars) (2007)

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Participation[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]