Vittore Carpaccio
Wikipedia(e)tik
Vittore Carpaccio (Venezia, Italia, 1460 - 1525 edo 1526) margolaria izan zen, Gentile Belliniren ikaslea. Garai hartako Venezian girotutako gertakariak irudikatu zituen, veneziarren eguneroko bizitza, eta hiri hartako ikuspegiak.
Carpaccioren lan nagusiak: Urtsula santaren bizitza (bederatzi oihalez osatua), San Jurgi herensugea hiltzen, San Agustin ikasgelan eta Bi emakumeak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.