Vivian Gornick

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vivian Gornick

Bizitza
JaiotzaBronx1935eko ekainaren 14a (88 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, oroitzapen-idazlea, saiakeragilea, idazlea, iritzi-kazetaria, literatura-kritikaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Radcliffe College (en) Itzuli
Jasotako sariak

Vivian Gornick (Bronx, New York, 1935eko ekainaren 14a) estatubatuar kazetari, idazle eta aktibista feminista da, bigarren olatuko AEBetako 1970eko hamarkadako erreferentea.[1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935ean jaio zen Bronxen, langile klaseko etxe txiro batean. Judu sozialisten alaba, 1960an New Yorkeko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen. 1969an The Village Voice astekari alternatiboko erredakziora iritsi zen eta bertan feminismo erradikalaren gorabeherak kontatzen aritu zen1977a arte. The New York Times, The Nation eta The Atlantic aldizkarietan ere argitaratu zuen.[3][4]

1969an Shulamith Firestone eta Anne Koedtek sortutako New York Radical Feminists (NYRF) talde feminista erradikalaren sorreraren parte hartu zuen, Redstockings eta The Feminists taldeek utzi ondoren. NYRF iraganeko feminista nabarmenen izena zuten zelula edo "brigada" txikietan antolatu zen.[5]

Gornick-ek liburu ugari argitaratu ditu. Idazten irakatsi zuen The New Schoolen eta 2007-2008 ikasturtean Harvard Unibertsitateko Radcliffe Institutuko bekaduna izan zen. 2015ean Iowako Unibertsitateko irakasle gonbidatua izan zen ez-fikziozko idazketa programan.[6][7][8]

Ezkerreko familia langile batean hazi nintzen, feminismoaren bidez berriro politikan sartu nintzen eta ama-alaben arteko harremanak kezka politikorako eta autodeskubrimendurako iturri bilakatu ziren. Istorio honek kontatzen du gure amek nola sozializatzen gaituzten, nola prestatzen gaituzten gizarterako. (Vivian Gornick)[9]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apegos feroces (2017) Argitaletxea: Sexto Piso; L'Altra katalanez.[10]
  • La mujer singular y la ciudad (2018) Argitaletxea: Sexto Piso.[11]
  • Mirarse de Frente (2019) Argitaletxea: Sexto Piso[12]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Medina, Eva Blanco. (2018-10-22). «Vivian Gornick, 83 años, mujer enrabietada y fenómeno literario del año» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  2. Sánchez, Daniel Ramos. (2019). «Apegos feroces, efectos retardados: cómo se convirtió Vivian Gornick en referente literario del feminismo hispanohablante (y de la narrativa personal) con tres décadas de retraso» Clarín: Revista de nueva literatura 24 (141): 33–37. ISSN 1136-1182. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  3. Gornick, Vivian; Mansuy, Cecilia Olivares. (2011). «Qué significa el feminismo para mí» Debate Feminista 44: 225–230. ISSN 0188-9478. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  4. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Vivian Gornick: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  5. (Ingelesez) Echols, Alice. (1989). Daring to be Bad: Radical Feminism in America, 1967-1975. U of Minnesota Press ISBN 978-0-8166-1787-6. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Vivian Gornick» CCCB (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  7. «Vivian Gornick | Department of English | College of Liberal Arts & Sciences | The University of Iowa» web.archive.org 2015-05-30 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  8. «Visiting Writers Series | Department of English | College of Liberal Arts & Sciences | The University of Iowa» web.archive.org 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  9. «Liburuzainen saria jaso dute Eider Rodriguezek eta Vivian Gornick-ek» GARA 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  10. Gornick, Vivian. (2017). Apegos feroces. (1ª ed. argitaraldia) Sexto Piso ISBN 978-84-16677-39-9. PMC 1050730270. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  11. Gornick, Vivian. (2018). La mujer singular y la ciudad. Sexto Piso ISBN 978-84-16677-62-7. PMC 1045719238. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  12. Gornick, Vivian. (2019). Mirarse de frente. (1ª ed. argitaraldia) Sexto Piso ISBN 978-84-17517-41-0. PMC 1127049759. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  13. «Eider Rodríguez eta Vivian Gornick, Zilarrezko Euskadi sarien irabazleak» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  14. «Eider Rodríguez-ek eta Vivian Gornick-ek Zilarrezko Euskadi sariak jaso dute» site_name (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]