Vlade Divac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vlade Divac
Vlade Divac
Datu pertsonalak
Izen osoa Vlade Divac
Владе Дивац
Jaio 1968ko otsailaren 3a (46 urte)
Prijepolje ( Jugoslavia)
Garaiera 2,16 m.
Pisua 120 kg.
Ibilbidea
Draft NBA 1. erronda, 26.a 2005
Los Angeles Lakers
Kluba Erretiratua
Posizioa Pibota
Lorpenak

Vlade Divac (serbieraz Владе Дивац; Prijepolje, Jugoslavia, gaur egun Serbia, 1968ko otsailak 3) NBAko saskibaloi jokalari ohi bat da, pibot postuan jokatzen zuena eta paseak emateko zuen trebeziagatik ezagutzen zena. Gainera, NBAren historian Ameriketako Estatu Batuetako bere karreran gutxienez 13.000 puntu, 9.000 errebote, 3000 pase eta 1500 tapoi egitea lortu duen lau jokalarietako bat da. Besteak Kareem Abdul-Jabbar, Shaquille O'Neal eta Hakeem Olajuwon dira,

2010ean laster Ospearen Aretoan gehitua izango zela iragarri zen.

Saskibaloi karrera Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vlade Divacek saskibaloian bere lehen pausoak KK Elan Prijepolje taldean eman zituen, bere jaioterriko taldea zena, bertako talde xume batean futbol atezain izan ondoren. 1982an KK Sloga taldeagatik fitxatu zuen, honekin profesional bihurtu zelarik, eta lehen unetik Jugoslaviako talde handien arreta piztu zuen, baita gero NBAkoena ere, Belgradoko Izar Gorria taldearen aurka 27 puntu sartu ondoren. Bihozkada bailitzan, 1986an Izar Gorriaren arerio nagusia zen KK Partizan Belgrad taldeagatik fitxatu zuen.

Bere talde berriaren eskutik Divac lehenik jugoslaviar selekziora eta ondoren NBAra eraman zuten arrakastak iritsi ziren arren, ez ziren asko izan pibot honek lortutako tituluak, hauek 1987an lortutako liga nazionalera eta 1989ko Kopa nazionalera mugatuz, neurri batean, aldi berean Jugoplastika Split talde indartsuarekin topo egin zuelako. Alabaina, kontinente zaharrari urte horretako Korać Kopa irabaziz agur esan ahal izan zion.

NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan jokatu ostean, Divacek NBAra jauzia eman zuen, Los Angeles Lakers taldeak 1989ko Draftean 26. postuan aukeratu ondoren. Hara, denbora askoan taldeko pibot titularra izan zen Kareem Abdul-Jabbar ordezteko betebehar zailarekin iritsi zen, uda horretan bertan erretiratu zena.

Bere lehen denboraldia NBAn oso ona izan zen, denboraldi erregularreko partida guztiak jokatu baitzituen (82, baina titular bezala soilik 6), eta Rookien Boskote Idealaren zati izan zen. Gainera, laster bihurtu zen oso jokalari ezagun eta publikoak maitatua, hasieran hizkuntzarekin zituen zailtasuna gora-behera.

Bere bigarren denboraldian titular postua bereganatu zuen, eta NBAko finalera iristea lortu zuen, bere karrera osoko bakarra, bere bidean Michael Jordanen Chicago Bulls taldearekin topo egin zuen arren, hauek aukera probestu eta sail osoan 4-1 irabazi zutelarik, hala, Michael Jordanek talde horrekin lortutako sei eraztunetako lehena irabaziz.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vlade Divac Aldatu lotura Wikidatan