Vladimirreko Andre Maria Birjina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vladimirreko Andre Maria Birjina.

Vladimirreko Andre Maria Birjina XII. mende hasierako ikono bat da, Errusiako beneratuenetako eta ospetsuenetako bat. 1930etik Moskuko Tretiakov Galerian kontserbatua dago.

Ikonoa Bizantziar Inperioko hiriburua zen Konstantinoplatik Kievera eramana izan zen. 1155ean Andrei Bogolubski printzeak Vladimirrera eraman zuen, Errusia iparrekialdeko hiriburua zena, bere izena herri honegatik jasotzen duelarik, non denbora askoan kontserbatua izan zen. Errusiarrek tartariarrak garaitu ondoren (garaipen hau Andre Maria Birjinaren laguntzarekin lortua izan zela uste izan zutena) eta Moskoviaren agerpenarekin ikonoa Moskuko Kremlineko Jasokundearen Katedralean jarria izan zen.

Antzinakoenak diren margo geruzak nagusiki Andre Maria Birjinaren eta haurraren aurpegietan kontserbatu ziren. Gainontzeko ia guztia XIII. mendetik XVI. menderarteko ondorengo margoa da.

Ikonoa tauletan margotua dago margo mineral eta begetal oso sendoarekin, arraultza gorringotan disolbatua (tenplea). Mariaren eta Haurraren irudiak inguruaren lerro leunaren bidez lotuta daude. Amaren aurpegia, maitekorra eta serioa aldi berean, fintasun eta xamurtasun harrigarriz margotua dago, eta kolore aldaketak ia nabariezinak dira. Bere begi handiak nabarmentzen dira, bere semearen patuagatik egonezin eta pena sakonez betea.

"Vladimirreko Andre Maria Birjina"ren irudia oso ezaguna izan zen Antzinako Errusian. Errusiar maisuek lan ugari sortu zituzten Haurra bere amaren masailera fereka xamurrean estutzen den ikono hau oinarri hartuta (errusiar ikonografian Andre Maria Birjina aurkezteko modu honek "Xamurtasuna" edo Eleusa izena darama).

Vladimirreko Andre Maria Birjina Errusian oso beneratua izan zen, non "Errusiako Ama" ezizena eman zitzaion, eta bere aurrean, herrialdearen babesle bezala, koroatzen ziren tsarrak eta sagaratzen aitalehenak.

Lehen esan bezala, 1930etik aurrera Moskuko Tretiakov Galerian kontserbatua dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Vladimirreko Andre Maria Birjina