Tartaro (herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tatariar» orritik birbideratua)
Tartaroak
(tatarlar / татарлар)



Biztanleak guztira
10 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Errusia: 5.554.601
 Uzbekistan: 1.250.000
 Turkia: 1.200.000
 Kazakhstan: 400.000
 Ukraina: 350.000
 Tajikistan: 200.000
 Kirgizistan: 140.000
 Turkmenistan: 60.000
 Azerbaijan: 30.000
 Errumania: 23.000
 Bielorrusia: 15.000
 AEB: 11.000
 Txina: 8.000
 Polonia: 4.900
 Georgia: 4.000
 Letonia: 2.711
 Lituania:3.000
 Moldavia: 2.800
 Estonia: 2.500
 Finlandia: 800
Hizkuntza
Tatarera, errusiera
Erlijioa
Musulman-sunitak eta kristau ortodoxo batzuk
Zerikusia duten beste giza taldeak

Tartaroak[1] (tatareraz: tatarlar/татарлар) Asiako turkiar etnia bat dira. XX. mendearen amaieran 10 milioi kide inguru zituen.[2] Gehienak Errusian bizi dira (5.500.000 inguru dira). Hala ere, badaude 30.000 tartaro baino gehiagoz osatutako komunitateak Turkian, Uzbekistanen, Kazakhstanen, Ukrainan, Tajikistanen, Kirgizistanen, Turkmenistanek eta Azerbaijanen.[3]

Jatorrizko tartaroak ipar-ekialdeko Gobin bizi ziren, V. mendean, baina IX. mendeko kitaien konkistaren ondorioz, hegoalderantz migratu zuten. XIII. mendean, Genghis Khanen Mongolen Inperioak menderatu zituen. Batu Khan bere ilobak bultzatuta, mendebalderantz jo zuten, Errusiako esteparantz. Bertan bere hizkuntza garatzeaz gain, islamera aldatu ziren.

Egun hiru taldetan banatuta daude: Volgako tatariarrak, Lipkako tatariarrak eta Krimeako tatariarrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]