Walter Piston

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Walter Hamor Piston Jr., (Rockland, Maine, 1894ko urtarrilaren 20aBelmont, Massachusetts, 1976ko azaroaren 12a), Estatu Batuetako musikagilea izan zen. Parisen osatu zituen musika ikasketak Nadia Boulangerekin eta Paul Dukasekin (1924-1926). Estatu Batuetara itzuli zenean, Harvard unibertsitateko musika irakasle izendatu zuten. Eragin handia izan zuen Estatu Batuetako musikagile berrien artean, Leonard Bernsteinengan besteak beste. Garrantzi handiko testuliburuak idatzi zituen: "Azterketa harmonikoaren printzipioak" (1933); "Harmonia" (1941); "Kontrapuntua" (1947), eta "Orkestratzea" (1959). Estilo aldetik neoklasikoa zen guztiz, noizean behin harmoniko erromantikoak erabiltzen bazituen ere. Flautista harrigarria (1938) balleta; zortzi sinfonia, musika tresnetarako kontzertuak; Lincoln Center Jaialdiko Obertura (1962), eta kamerako musika lanak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Maine
Artikulu hau Maineko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.