Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak/2014

Wikipedia, Entziklopedia askea

espektru ---> espektro[aldatu iturburu kodea]

espektru agertzen den guztietan espektro jartzea. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 09:24, 21 maiatza 2013 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 09:28, 5 urria 2014 (UTC)

Atzerakada Handia → Atzeraldi Handia[aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo euskal hiztegi nagusietan (Zehazki, Elhuyar gaztelania-euskara, Euskalterm) recesión = atzeraldi ageri da. Horrenbestez, aldaketa hauek eskatzen ditut:

  Kategoria:Atzerakada HandiaKategoria:Atzeraldi Handia
  Atzerakada Handia  →  Atzeraldi Handia

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-05-29, 17:43 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 09:34, 5 urria 2014 (UTC)

Liburuska --> Liburuxka[aldatu iturburu kodea]

Liburuska ordez liburuxka hitza jartzea (Euskaltzaindiak onartutako forma). Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 14:49, 11 urria 2013 (UTC)

Nik ez dut bat ere aurkitu bilatzailearekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:27, 28 urria 2013 (UTC)
Badira hainbat gure wikipedian: liburuska, liburuskan eta abar. liburusk → liburuxk aldaketa egin beharko litzateke, deklinabide kasu guztietarako balio baitu. --Xabier Armendaritz 2014-03-05, 21:16 (UTC)
Egina--Assar; (erantzun hemen) 09:40, 5 urria 2014 (UTC)

Funtzionari --> Funtzionario[aldatu iturburu kodea]

Funtzionari ordez funtzionario hitza jartzea (Euskaltzaindiak onartutako forma). Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 09:23, 13 urria 2013 (UTC)

Nik ez dut bat ere aurkitu bilatzailearekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:27, 28 urria 2013 (UTC)
Badira hainbat: funtzionari, funtzionariak... --Xabier Armendaritz 2014-03-05, 21:14 (UTC)
Egina--Assar; (erantzun hemen) 09:48, 5 urria 2014 (UTC)

Kategoria:Euskal noblezia → Kategoria:Euskal Herriko noblezia[aldatu iturburu kodea]

Kategoria horretan sartuta daudenak euskarazko nobleak ez, baizik Euskal Herrikoak direnez, gai horretaz onartua dugun politikari jarraituz, aldaketa hau eskatzen dut:

  Kategoria:Euskal nobleziaKategoria:Euskal Herriko noblezia

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2014-03-13, 08:24 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 09:51, 5 urria 2014 (UTC)

Valonia bai baina bertokoak waloniarrak[aldatu iturburu kodea]

Berriro, xelebre dabil gure Euskaltzaindia. Eskualdea Valonia den arren, herritarrak waloniarrak edo waloiak dira. Beraz:

   Valoniar → waloniar
   Kategoria:ValoniarrakKategoria:Waloniarrak

Eskerrik asko.- -Marklar (eztabaida) 19:06, 5 martxoa 2014 (UTC)

Goikoa (waloniar, waloi), xelebrea izan arren, halaxe emana du Euskaltzaindiak, bai. Behekoa, ordea, ez da horrela: portugaldar onartua du Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan (portuges sinonimoa dela ohartarazita). Beraz, biak euskara batuan maila berean onartuak izanik, ez du zentzurik bigarren aldaketa multzo hori egiteak, portuges polisemikoa denez (herritarra esan nahi du, baina baita hizkuntza ere) garbiagoa baita portugaldar erabiltzea. --Xabier Armendaritz 2014-03-05, 20:38 (UTC)
Xabierrek emandako arrazoiengatik, portugesen proposamena ezabatu dut. Eskerrik asko Xabi! --Marklar (eztabaida) 17:52, 6 martxoa 2014 (UTC)
Egina--Assar; (erantzun hemen) 09:56, 5 urria 2014 (UTC)

errito ---> erritu[aldatu iturburu kodea]

Errito hitza agertzen den guztietan erritu jarri, Euskaltzaindiak jasotakoaren arabera. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 16:02, 21 ekaina 2014 (UTC) Egina--Assar; (erantzun hemen) 10:14, 5 urria 2014 (UTC)

piloto ----> pilotu[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera pilotu behar du izan. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 14:39, 3 maiatza 2014 (UTC) Egina--Assar; (erantzun hemen) 10:24, 5 urria 2014 (UTC)

Montevideotarrak → Montevideoarrak[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak hala arautu duenez, aldaketa hau proposatuko dut:

  Kategoria:MontevideotarrakKategoria:Montevideoarrak

Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 17:01, 22 ekaina 2014 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 10:26, 5 urria 2014 (UTC)

Hiztegi batuak ezer ez aipatu arren, Euskaltzaindiak "galesa" hobetzen du, beraz aldaketa masibo hau egitea proposatuko dut:

  Galeseragalesa
  Kategoria:GaleseraKategoria:Galesa
  Kategoria:Galesera hiztunakKategoria:Gales hiztunak
  Kategoria:Galeserazko hedabideakKategoria:Galesezko hedabideak
  Kategoria:Galeserazko idazleakKategoria:Galesezko idazleak
  Kategoria:Galeserazko poetakKategoria:Galesezko poetak

Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 15:56, 13 iraila 2013 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 21:01, 5 urria 2014 (UTC)

Beste aurkibide bat[aldatu iturburu kodea]

Eguerdi on! {{Literaturako Nobel Saridunak}} euskaratu berri dut. Norbaitek dagozkion artikuluetan sartuko al du?. Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 12:14, 4 urtarrila 2014 (UTC)

Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:44, 4 urtarrila 2014 (UTC)

Nafarren jaioterriaren araberako kategoriak[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak 57. arauan (Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak) arautua du bai Nafarroa Behereko, bai Nafarroa Garaiko herritarrak direla nafarrak, eta bi alde horietakoak bereizi behar direnerako Iparraldeko nafar / Hegoaldeko nafar bikotea eman du (Iparraldekoentzat baxenabartar ere onartu du, baina Baxenabarre maila apalekoa dela aintzat hartuta, entziklopediarako egokiagoa dirudi Iparraldeko nafar erabiltzeak). Horrenbestez, aldaketa hauek eskatzen ditut:

  Kategoria:Baxenabartarrak jaioterriaren araberaKategoria:Iparraldeko nafarrak jaioterriaren arabera
  Kategoria:Nafarrak jaioterriaren araberaKategoria:Hegoaldeko nafarrak jaioterriaren arabera
  Kategoria:Nafarrak lanbidearen araberaKategoria:Hegoaldeko nafarrak lanbidearen arabera

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2014-03-21, 13:18 (UTC)

Oharra: Goian ezkerraldean ageri diren hiru kategoria horietatik, lehena baizik ez litzateke ezabatu behar. Beste biek badute zentzua, alde bateko eta besteko nafarrak batuko dituzten kategoriatzat. --Xabier Armendaritz 2014-03-21, 13:26 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 21:01, 5 urria 2014 (UTC)

2012ko martxoan, EnzaiBot botak artikulu ugaritan a arraro hori sartu zuen, graduen sinboloaren ezkerrean. Adibidez, hala gertatu zen «Cabo Verde» artikuluan, «Irakite-puntu» artikuluan, eta abarretan. Oraintxe, aberia hori duten 450 artikulu ditugu Euskal Wikipedian. Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

° → °

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 19:18 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 20:33, 23 abendua 2014 (UTC)
Gehienak kenduta daude (zorionekoak gu, artikulu horiek guztiak banan-banan editatzen ibili behar izan ez dugulako!), baina 100 baino gehixeago zuzentzeke geratu direla dirudi. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 23:14 (UTC)
Orain bai.--Assar; (erantzun hemen) 09:45, 24 abendua 2014 (UTC)

erahil → erail[aldatu iturburu kodea]

Okerreko h hori, oraintxe, gutxienez 134 artikulutan ageri da. Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

erahil → erail

Atzizkiren bat duten kasu guztiak ere (erailko, erailketa, erailak...) aldatu beharko lirateke. Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 19:29 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 20:41, 23 abendua 2014 (UTC)

Kategoria:Espezie iraungituak → Kategoria:Espezie iraungiak[aldatu iturburu kodea]

Hiztegi Batuak honela dio:

iraungi, iraungi, iraungitzen. da/du ad. Jas. 'itzali'; 'ahitu'

Beraz, era burutua iraungi da, eta ez iraungitu. Horregatik, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

Kategoria:Espezie iraungituak → Kategoria:Espezie iraungiak

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2014-12-31, 11:32 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 12:23, 4 urtarrila 2015 (UTC)

euskal futbolari → euskal herritar futbolari[aldatu iturburu kodea]

Gai horretaz onartua dugun politikari jarraituz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

euskal futbolari → euskal herritar futbolari

Deklinatutako kasu guztiak (euskal futbolaria, euskal futbolarien...) ere aldatu beharko lirateke. Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2014-12-26, 22:28 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 11:01, 28 abendua 2014 (UTC)
Bide batez, pilotariekin eta saskibaloi jokalariekin ere egingo dut. Besteren bat bururatzen bazaizu, esan.--Assar; (erantzun hemen) 11:23, 28 abendua 2014 (UTC)
Politikariak eta beste lanbide batzuk ere errepasatzen ari naiz, nahikotxo daude "euskal" modura.--Assar; (erantzun hemen) 15:00, 28 abendua 2014 (UTC)
Beste hauek ere aurkitu ditut: euskal jokalari, euskal futbol jokalari, euskal saskibaloi jokalari, euskal badminton jokalari, euskal boleibol jokalari, euskal errugbi talde. --Xabier Armendaritz 2014-12-31, 11:55 (UTC)
Egina--Assar; (erantzun hemen) 14:54, 20 otsaila 2015 (UTC)

Pertsona esanguratsuak → Pertsona nabarmenak[aldatu iturburu kodea]

Hamarkaden artikuluetan (adibidez, «20ko hamarkada»), ataletako baten izenburua «Pertsona esanguratsuak» da. Esanahiaren aldetik, ordea, esanguratsu adjektibo hori ez da zuzena: nabarmenak izan beharko luke (edo, bestela, garrantzitsuak). Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

=== Pertsona esanguratsuak === → === Pertsona nabarmenak === 

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2015-01-26, 19:46 (UTC)

Egina - --Joxemai; (erantzunak) 09:43, 27 urtarrila 2015 (UTC)

Ondasun nabarmenak ere jarri beharko al litzateke? - --Joxemai; (erantzunak) 09:43, 27 urtarrila 2015 (UTC)

Bai; udalerrien artikuluetan hala dugu jarrita, gainera. «ondasun esanguratsuak» jartzen du tokiren batean? --Xabier Armendaritz 2015-01-27, 10:39 (UTC)
Botaren lanean hala agertu zaizkidala uste dut, baina orain bilatzailean ez dut aurkitzen. Tira, aurkitzen badut, badakit "nabarmenak" jarri behar dela. - --Joxemai; (erantzunak) 15:40, 27 urtarrila 2015 (UTC)