Gales (hizkuntza)

Wikipedia(e)tik
Galesera» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galesa
Cymraeg
Non mintzatzen den: Erresuma Batua 
Eskualdea: Gales
Hiztunak: 750.000 
Rankina: ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Zelta
  Uharteetakoa
   Britoia
    Galesa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: Bwrdd yr Iaith Gymraeg
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: cy
ISO 639-2: wel / cym
ISO 639-3:

 

Siaradwyr y Gymraeg ym Mhrif Ardaloedd Cymru.png
Galesaren ezagutza datuak eskualdeka (2001).
 

Galesa[1] (Cymraeg) —kymruera edo kymbruera izenez ere ezaguna[2]Galesko berezko hizkuntza da, gaur egun egoera gutxituan dagoena.

Indoeuropar mintzaira da, hizkuntza zelten multzokoa; britoi taldearen barruan dago, cumbrierarekin, bretainierarekin eta kornubierarekin batera.

Eduki-taula

Hiztunen geografia [aldatu]

Galesko biztanleen %20 inguru dira galesaren hiztun. Beraz, galesak 610.000 hiztun ditu (2001), gutxi gorabehera.

Hizkuntza nagusia dutela, herrialdeko iparraldean eta mendebaldean kontzentratzen dira hiztunak batez ere: Gwynedd (%76), Anglesey/Ynys Môn (%70.5), Carmarthenshire/Sir Gaerfyrddin (%63.6) eta Ceredigion (%61).

Dialektoei dagokienez, Iparraldeko ("Gog") eta Hegoaldeko ("Hwntw") aldaeren arabera sailkatzen dituzte.

Bestela, 1993an S4C telebista kateak egindako inkestaren arabera, beste 135.000 bat hiztun bizi ziren orduan Ingalaterran. Halaber, Argentinako Chubuteko probintzian badago galestarren komunitate bat, eta horien artean galesezko hiztunak badaude (25.000). Azkenik, Kanadan (3.160), AEBetan (2.655), Zeelanda Berrian (1.155) eta Australian (1.060) ere gales hiztunak ditugu.

Guztira, beraz, 750.000 hiztun baino gehiago ditu hizkuntza zelta honek.

Historia [aldatu]

Ortografia [aldatu]

Hiztegia [aldatu]

  • Beth? → Zer?
  • Ble? → Non?
  • Bore da → Egun on
  • Croeso → Ongi etorri
  • Cymru → Gales
  • Da bo chi (iparraldean), Hwyl (hegoaldean) → Agur, adio
  • Da iawn, diolch → Oso ondo, eskerrik asko
  • De → Hegoalde
  • Dim ysmygu → Ez erre
  • Diolch → Eskerrik asko
  • Dwyrain → Mendebalde
  • Dyma → Hemen
  • Dynion → Gizonak
  • Faint? → Zenbat?
  • Gogledd → Iparralde
  • Gorllewin → Ekialde
  • Iwerddon → Irlanda
  • Lloegr → Ingalaterra
  • Llydaw → Bretainia
  • Mae'n ddrwg gyda fi → Sentitzen dut
  • Merched → Emakumeak
  • Mynydd → Mendi
  • Nac ydw → Ez
  • Nawr → Orain
  • Nos da → Gabon
  • Os gwelwch yn dda → Mesedez
  • Pam? → Zergatik?
  • Shw mae → Kaixo
  • Shwd dych chi? → Zer moduz?
  • Ydw → Bai
  • Yr Alban → Eskozia

Gramatika [aldatu]

Hezkuntza [aldatu]

Ikasleen %25-30ak galesa dauka lehen hizkuntza gisa eskolan. Bestela, ume guztiek galesa ikasi behar dute 16 urte bete arte (gehienek bigarren hizkuntza moduan). Galesezko irakasle bereziek "Athrawon Bro" izena hartzen dute.

Unibertsitate mailan, Bangor eta Aberystwyth hirietan ikasgai batzuk eskaintzen dituzte galesez.

Hedabideak [aldatu]

Literatura eta musika [aldatu]

Literatura [aldatu]

Musika [aldatu]

Eisteddfod [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Eisteddfod

Galesezko kultur jaialdi tradizionala da, literatura eta musikaren ingurukoa eta lehiaketa modukoa.

Lehenengo aztarnak XII. mendekoak dira, eta gaur egun nazio mailan egiten dute urtero Galesen, bai eta herrialdetik kanpo ere.

Elkarteak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23 
  2. Hala agertzen da EuskalTerm hiztegian, gales formarekin batera.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.