Willem Barents

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Willem Barentsen erretratua
Willem Barentsen heriotzaren errepresentazioa

Willem Barents (nederlanderaz Barentsz, 1550an jaioa Terschellingen, Frisiar irletan (Herbehereak) eta 1597an hila Zembla Berrian (Errusia)) esploratzaile eta itsasgizon holandar bat izan zen, iparraldeko lurretara egin ziren lehen espedizioetako bateko buru.

1594ean Willemek Amsterdam utzi zuen bi itsasontzirekin iparraldeko itsas ibilbidea aurkitzeko Siberiaren iparraldetik eta Asiaren ekialdetik pasaz. Zembla Berriko ekialdeko kostara ailegatu zen eta iparraldera jarraitu zuen, ipar muturrera heldu zenean itzuli zen arte.

Hurrengo urtean, Willemek beste 7 itsasontziko flota bat gidatu zuen Siberiako kosten eta Vaigatx uhartearen artetik nabigatuz, baina gehiegi atzeratu zen itsaso irekia aurkitzen eta espedizio porrot bat izan zen. Hirugarren bidaiak ere porrot egin zuen eta berak bizia galdu zuen. Azken saiakera honetan bi itsasontzi eraman zituen Jan Rijp eta Jacob van Heemskerk kapitain zirelarik. Atera ziren egunean Bjørnøya eta Svalbard ikusi zituzten eta hemen bi itsasuntziak banandu egin ziren. Barentsena, Heemskerk buru zuena, izotzetan katiaturik geratu zen Zenbla Berriko iparraldea inguratzen hari zirela, tripulazioak negua irlan igaro behar izan zuelarik, non azkenean Barents bera hil zen.

Barentseko itsasoak eta Barentsen Eskualdeak bere omenez daramate izena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willem Barents Aldatu lotura Wikidatan