Barents

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barentsen kokapena.

Barents[1] itsasoa (norvegieraz: Barentshavet; errusieraz: Баренцево море) Ozeano Artikoaren zati bat da, Norvegia eta Errusiako iparraldean kokaturik.

Izena Willem Barents esploratzaile nederlandarretik datorkio.

Nahiko itsaso sakona da (230 m, batez bestekoa). Mendebaldean Norvegiako itsasoa, ipar-mendebaldean Norvegiako Svalbard uhartedia, ekialdean Errusiako Frantzisko Josefen Lurraldea eta ipar-ekialdean Errusiako Zembla Berria ditu.

Murmansk (Errusia) eta Vardø (Norvegia) hegoaldeko portuak urte oso ematen dute izoztu gabe, ipar Ozeano Atlantikoaren korronteei esker. Irailean, ia Barentseko Itsasoa osoa izotzik gabe dago.

Historian zehar beste izen izan ditu: XVI. mendeko mapetan Murmanskoye Morye edo Murmanskeko Itsasoa zeritzoten, Petxora ibaiaren ahoa gertukoa izanik, Petxora Itsasoa ere deitu zioten.

2000ko abuztuaren 12an, K-141 Kursk errusiar urpekontzi nuklearra itsas honetan hondoratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barents Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 .

Koordenatuak: 75°N 40°E / 75°N 40°E / 75; 40