William Henry Fitton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Henry Fitton

William Henry Fitton (1780ko Urtarrila - 1861ko Maiatzaren 13a), geologo ingelesa izan zen.

Fitton Dublinen jaio zen eta Trinity Collegen ikasi zuen. Garai horretan geologian interesatu zen, batez ere fosiletan. 1808an Edinburgora mugitu zen eta bertan geologia ikasi zuen eta 1809an Londonera mugitu zen eta bertan kimika eta medikuntza ikasi zuen. 1811n Geological Society of Londoni Dublineko eskualdeko geologiaren inguruko txostena aurkeztu zion, hainbat mineral arraro barne.

Observations on some of the Strata between the Chalk and the Oxford Oolite, in the South-east of England (Trans. Geol. Soc. ser. 2, vol. iv.) eta Fitton's Strata below the Chalk lanak argitaratu zituen. Geological Society of Londoneko lehendakari izan zen 1827-1829 tratean. Notes on the Progress of Geology in England, A Geological Sketch of the Vicinity of Hastings lanak idatzi zituen hortik aurrera. 1852an Wollaston Domina eman zioten.