William Stanley Jevons
William Stanley Jevons (Liverpool, Ingalaterra, 1835 - Bexhill, Sussex, Ingalaterra, 1882) ekonomialaria eta filosofoa izan zen. Ekonomia Politikoa irakatsi zuen Manchesterko eta Londresko unibertsitateetan. Booleren jarraitzailea izan zen; logika konbinatzailea erabili zuen, egia-taulen antzeko sistema erabiliz. Britainia Handian eskola marjinalistaren joerak ezagutarazi zituen lehen pertsona ezaguna izan zen, Frantzian L. Walras eta Austrian C. Menger izan ziren bezala. Ekonomiaren ikuspegi berria eman zuen bere lanetan, eta matematika ekonomiara hedatzeko ahaleginak egin zituen, ekonomiaren teoria orokorraren oinarria matematika zela adieraziz. Ekonomia-zikloei eta ekonomia-krisiei buruz egin zituen ekarpenak ere aipagarriak dira.
Lan garrantzitsuenak: Theory of political economy; Studies in deductive logic; The state in relation to labour; Pure logic.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.