Woody Guthrie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Woody Guthrie
Woody Guthrie
Woody Guthrie musikaria eta bere gitarra 1943ko martxoaren 8an. Bertan, This Machine Kills Fascists leloa ikus liteke ("Makina Honek Faxistak Hiltzen ditu)
Datu pertsonalak
Izen osoa Woodrow Wilson Guthrie
Ezizena Woody
Jaio 1912ko uztailaren 14a
Ameriketako Estatu Batuak Okemah, Oklahoma
(Estatu Batuak)
Hil 1967ko urriaren 3a
Ameriketako Estatu Batuak New York (Estatu Batuak)
Webgunea http://www.woodyguthrie.org/ http://www.woodyguthrie.org/ http://www.woodyguthrie.org/

Woodrow "Woody" Wilson Guthrie (1912ko uztailaren 14a, Okemah, Oklahoma - 1967ko urriaren 3a, New York) estatubatuar folk musikari bat izan zen. Musika munduan eta jendaurrean Woody Guthrie izenez ezagunagoa zen. Bere burua jende arrunta, behartsuak eta zapalduekin identifikatzeko bere joerarengatik ezaguna zen, baita faxismoa eta zapalkuntzari zion gorroto biziarengatik ere. Sarritan bere musika emanaldietara This Machine Kills Fascists ("Makina Honek Faxistak Hiltzen ditu") leloa itsatsirik zeraman gitarra eraman ohi zuen. Arlo Guthrie musikariaren aita ere bada.

Bere abestirik ezagunena This Land Is Your Land (Lur Haur Zure Lurra Da) izan zen, abesti hau maiz Estatu Batuetako ikastetxeetan abestu ohi da, gainera musikari ugarik abesti honen bertsioak moldatu izan dituzte: Bob Dylan, Phil Ochs, Tom Paxton, Mike Ness, Dolly Parton edota Bruce Springsteen esate baterako.

Bob Dylan edota The Clash taldeko Joe Strummer musikariek bere eragina izan dutela aitortu izan ohi dute.

Huntingtonen gaixotasunaren ondorioz 1967ko urriaren 3a New York hirian zendu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Woody Guthrie Aldatu lotura Wikidatan