Wrigley Field
| Wrigley Field estadioa | |
| Datuak | |
|---|---|
| Kokapena | Chicago |
| Inaugurazioa | 1914ko apirilak 23an |
| Mota | belarra |
| Edukiera | 41.160 ikusle |
| Jabea | Chicago Cubs |
Wrigley Field Beisbol Liga Nagusietako estadioetako baten izena da, AEBetako Illinois estatuko hiririk populatuena den Chicagon kokatua. Chicago Cubs beisbol taldeak bertan jokatzen ditu etxeko partidak 1916tik.
Lake View izeneko auzogunean kokatua dago, Haizeen Hiria deritzonean.
Bere ateak 1914an ireki zituen Weeghman Park izenarekin, 1920 arte izan zuen izena. Urte horretan bere izena Cubs Parkera aldatu zuen, 1926 arte mantendu zuena. Azken urte honetan hartu zuen bere egungo izena, mitiko bihurtu duena.
1932an Babe Ruth "Bambino"ak harmailetara apuntatu zuen jaurtiketa baten aurretik eta jarraian, haraxe bertara jaurti zuen bola.
Estadioa erraz identifika daiteke lorategietan dituen landare igokarien ondorioz, baita homearen atzean dagoen adreilu zarba bategatik ere. Bertako belarra belar naturala da eta 41.118 ikuslerentzako edukiera du.
NFLko Chicago Bears taldeak ere han jokatu zituen bere etxeko partidak 1921 eta 1970 bitartean.