Xarja
|
Xarja |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Izen ofiziala | الفجيرة | ||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Xarja
25°26′0″N 55°53′0″E / 25.43333°N 55.88333°EKoordenatuak: 25°26′0″N 55°53′0″E / 25.43333°N 55.88333°E |
||
| Herritarra | xarjatar | ||
| Emir | Sultan bin Mohamed Al-Qasimi | ||
| Azalera |
2590 km² | ||
| Biztanleria | 890669 (2008) | ||
| ISO 3166-2 | AE-SH | ||
Xarja[1] (arabieraz: الشارقة Aš Šāriqah), Arabiar Emirerri Batuetako emirerrietako bat da. 2.600 km2 ditu, ditu, eta 2008an 890.669 biztanle zituen. Hiriburua Xarja da, Persiako golkoaren ertzean. Izan ere, Arabiar Emirerri Batuetako ekialdean, kostako 16 kilometrotan luzatzen da emirerria.
Historia [aldatu]
Qawasim edo Xarjako dinastiako buruzagiak luzaroan izan ziren Persiako golkoko pirata nagusietakoak. 1820an sartu ziren britainiarrak, eta haien eragina guztiz handitu zen XIX. mendean zehar. 1892an britainiarren esku geratu zen Xarjako kanpo politika. 1971n Arabiar Emirerri Batuen federazioaren barnean geratu zen.
Ekonomia [aldatu]
Arrantza, ontzigintza eta datilen merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Ekonomia egoera ez da estatu hartako beste emirerrietan bezain ona, ez baita bertan petroliorik aurkitu. Azken urteotan etxegintzak indar handia du, Kalbako gune berrian hainbat eraikin eta etxe orratz eraiki dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |