Yannis Ritsos
Wikipedia(e)tik
Yannis Ritsos (grezieraz: Γιάννης Ρίτσος; Monembasia, Peloponeso, 1909 - Atenas, 1990) greziar poeta izan zen. Maiakovskiren futurismotik abiatu zen, Traktorea obraz (1934). 1936tik aurrera, bide argiagoak aukeratu zituen eta konpromisozko literaturari ekin zion. Komunista zen, eta nazien aurkako erresistentzian eta Greziako gerra zibilean parte hartu zuen. Kartzelan eta erbestean egon zen luzaroan. Obra nagusiak: Nire arrebaren kantua (1937), zeina askatasunaren aldeko kantu bihurtu baitzen Metaxasen diktadurapean, Proba (1943), Sonata ilargiaren argitan (1956) eta Greziako mitologiako pertsonaietan oinarrituriko obrak: Oreste (1963). 1977an, Lenin saria eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.