Yom Kippur
Wikipedia(e)tik
Yom Kippur, juduen Bakearen Eguna, tishri ilargi-hileko hamargarren egunean (irailaren bukaeran edo urriaren hasieran) ospatzen den jaia. Urteko egunik handiena da juduentzat. Janaria, edaria, bainua eta senar-emazteen arteko sexu-harremanak debekaturik daude egun horretan. Sinestunaren eta Jainkoaren arteko adiskidetasuna berrezartzen da egun horretan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.