Zirilo Alexandriakoa
Wikipedia(e)tik
Zirilo Alexandriakoa (Alexandria, 376. urte inguruan - 444) Alexandriako aitagoien eta Elizako doktorea izan zen. Haren osaba Teofiloren ondorengo izendatu zuten Alexandriako aitagoien kargurako (412). Fede ortodoxoaren aldeko suharra izan zen. 431n, Nestorioren heresia kondenatzearen alde agertu zen Efesoko kontzilioan. Alexandriako Zirilo santuaren dotrina idatzia Jesukristoren gorputz-hartzeari (gizon egiteari) buruzkoa izan zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.