Nestorio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nestorio (antzinako grezieraz Νεστόριος, c. 386 – c. 451) Konstantinopoliseko teologo eta aitalehena izan zen. Antiokiako eskolan ikasi zuen, eta han ospe handia lortu zuen hizlari gisa. 428an, Konstantinoplako aitalehena izendatu zuen Teodosio II.a enperadoreak. Kristoren bi izaeren (gizona eta jainkoa) arteko lotura azaltzen ahalegindu zen. Maria Christotokos («Kristoren ama») baizik ez zela baieztatu zuen, eta ez Theotokos («Jainkoaren ama»). Horren ondorioz, garai horretako teologo asko Nestorioren kontra jarri ziren. Efesoko kontzilioan (431) kargurik gabe utzi zuten, Antiokiatik gertu zegoen komentu batera bidali zuten, eta ondoren Oasi Handira, Arabiara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]