Ángel Ossorio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ángel Ossorio y Gallardo (Madril, 1873ko ekainaren 20a - Buenos Aires, 1946ko maiatzaren 19a) espainiar politikaria izan zen. Bartzelonako gobernari zibila izan zen Solidaridat Catalanaren garaipena izan zenean (1907ko apirilean), eta Bartzelonako Aste Tragikoan (1909ko uztailean), baina, Aste Tragikoan izandako indarkeria zela eta, dimititu zuen. Errepublika-kontserbadorea zen; Companysen eta Azañaren alde agertu zen 1934ko urriko gertakizunen ondoren haien kontra izandako gerra-kontseiluan. Espainiako Gerra Zibilaren garaian matxinatuen kontra azaldu zen, eta ondorioz, erbestera joan behar izan zuen. Erbestean Giralen gobernuko kide izan zen (1945).

Obra idatzia

  • El Alma de la Toga (1919)
  • Historia del pensamiento político catalán durante la guerra de España con la República francesa (1793-1795), doktoreago tesia , Madril, 1913.
  • La España de mi vida. Autobiografía, Grijalbo, Bartzelona, 1977.
  • Mis Memorias, Tebas, Madril, 1975
  • Barcelona. Julio de 1909(Declaración de un testigo). Madril, 1910.
  • Vida y sacrificio de Companys. Memorial Democràtic de la Generalitat de Catalunya. Bartzelona, 2010.

Erreferentziak