'Ndrangheta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

'Ndrangheta, baita la Santa, Picciotteria edo l'Onorata Società (Elkarte Ohoretsua) ezizenez deitua, Italiako hegoaldeko Calabriako erakunde kriminal bat da. Siziliako mafia ala Cosa Nostra eta Napoliko camorra erakundeen nolabaiteko parekidea litzateke.

Jatorriz, Reggio di Calabriako probintzian sortu zen, bertan berebiziko indarra du, eta bertatik Vibo Valentia, Catanzaro eta Crotonako probintzietara hedatu zen, eta modu apalagoan Cosenzako probintziara.

Gaur egun Italiako erakunde kriminal indartsu eta arriskutsuenetako bat da, gainera Europa eta Amerikako hainbat herrialdeetan ere ordezkariak baditu. Italiako poliziaren arabera, Kalabrian erakunde hau 150 klan (cosche edo 'ndrine) inguruk osatuko lukete, eta klan horiek 6.000 kide inguru lituzkete. Kalabriako gizartean 'ndranghetak eragin handia du, batez ere armen indarrean eta botere ekonomikoan oinarrituz, gainera diru-zuritzeak bertako nekazaritza eta prentsa idatzia kontrolpean edukitzea ahalbideratzen dio. Bestalde, Eskualdeko nahiz Udal Administraritza Publikoaren sektoreetan ere eskua sartu du.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 'Ndrangheta Aldatu lotura Wikidatan