Àngel Guimerà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Àngel Guimerà
Guimerà.jpg
Bizitza
Jaiotza Santa Cruz Tenerifekoa1845eko maiatzaren  6a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona1924ko uztailaren  18a (79 urte)
Hobiratze lekua Montjuïceko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, antzerkigilea, poeta eta politikaria
Lan nabarmenak Terra baixa Itzuli
Maria Rosa Itzuli
La Filla del Mar Itzuli
Nominazioak
Kidetza Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
Q20106769 Itzuli
IMDb nm0347320
Signatura Àngel Guimerà.jpg

Àngel Guimerà i Jorge (Santa Cruz Tenerifekoa, 1845eko maiatzaren 6a - Bartzelona, 1924ko uztailaren 18a) espainiako antzerkigilea izan zen.

Kataluniako renaixença antzerkigile nagusia izan zen, eta nazioartean ezagunena. Eragin erromantikoa antzematen zaio bere lanetan, Victor Hugoren eta Shakespeareren bidetik. Gai historikoak erabiltzen ditu sarri, lehen lanetan batez ere, nahikoa era librean bada ere. Horren erakusgarri dira Mar i cel (1888) eta Rei i monjo (1890) antzerki-lanak. 1890az gero, bertsoa utzi eta hitz lauz idazten hasi zen, eta Erdi Aroko gai historikoaren ordez Kataluniako arazoak, era mitiko batean, hartu zituen oinarritzat. Garai horretakoa da Guimeràren lan nagusia, Terra Baixa (1897). Guimeràrenak dira halaber: María Rosa (1894) eta La filla del mar (1900).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Àngel Guimerà Aldatu lotura Wikidatan