Ådalengo tiroketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ådalen-eko manifestazioaren alde baketsuan.

Ådalengo tiroketak (suedieraz: skotten i Ådalen) 1931ko maiatzaren 14an Ådalengo (Kramfors udalerria, Ångermanland, Suedia) zerrategi-barrutian jazotako gertaerei ematen zaien izena da. Protesta batean, bost pertsona hil ziren poliziaren balen ondorioz.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luze irauten ari zen gatazka industrial bati erantzuna emateko, Långrör-eko pasta fabrikan egin ziren soldaten murrizketak, beste arloetako eta sailetako langileek grebak antolatu zituzten haien elkartasuna adierazteko.[1] Graninge enpresako jabeak, Gerhard Versteegh, 60 bat greba-hausle kontratatu zituen, Lundeko herrira ailegatu zirenak, Ådalen, maiatzaren 12an. Langileek protesta gisa manifestazio bat antolatu zuten Kramfors-en, eta Sandviken-eko lantegira joan ziren, hiriaren iparraldean zegoena, eta bertan greba-hausleekin topo egin zutenean, haiei eraso zieten.[2] Poliziak erasoa geldiarazi ezin izan zuenez, Konderriaren Kontzeju Kudeatzaileak armadaren soldaduak, Sollefteå-koak, eskatu zituen greba-hausleak babesteko. Tropak maiatzaren 13ko azken orduan ailegatu ziren, eta manifestariek harriak jaurtiz jaso zituzten.[1]

Konfrontazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ådalengo gertakarien oroitzapena Lunde-en, Kramfors udalerria, Lenny Clarhäll-ek sortua (1979-81).

Maiatzaren 14an, sindikatuek beste manifestazio bat antolatu zuten, non gerturatu ziren langile guztiek Ådalen-eko zura eta pasta industria guztia geldiarazteko asmoa zeukaten, hau da, greba orokor bat.[3] Bilera bat eduki ostean, milaka manifestari Lunde-ko etxebizitzetatik atera ziren, eta tropek greba-hausleak defenditzeko agindua jaso zuten. Herrira ailegatu zirenean, zaldietan zihoazen tropa batzuk manifestazioa geldiarazi nahi izan zuten, baina hainbeste jende zegoen manifestazioan, ezin izan zutela lortu.[1] Soldadu bat behintzat bere zalditik erori egin zen, eta sortu zen anabasan, beste batek bere pistola atera eta zerura bota zituen tiroak, tropak erretiratzen ziren bitartean. Nils Mesterton kapitainak, komandante militarra, geroago esan zuen uste zuela manifestariek armak zituztela, tiro hotsak entzun zituelako eta zaldietan zeuden soldadu batzuk odoletan ikusi zituelako.[4] 100 metro baino gutxiagoko distantzia batean, bere eta poliziaren aginduekin, tropei agindu zien tirokatzeko, manifestarien aurrean, planifikatuta zegoen bezala. Hala ere, balen erreboteek manifestariak kolpatu zituzten, hauek dispertsatuta, eta kapitainak metrailadorearekin tirokatzeko agindua eman zuen. Bost pertsona erailak izan ziren: Oskar Berggren, Erik Bergström, Evert Nygren, Sture Larsson eta Eira Söderberg, manifestazioa ikusten zegoen 20 urteko gazte bat. Beste bost pertsona zaurituak izan ziren. Egindako ikerketa batek adierazi zuen manifestariek armarik haien gainean ez zeramatzatela.[3]

Egun horretan bertan, Konderriaren Kontzeju Kudeatzaileak eskirolen lana debekatzea adostu zuen. Erabaki hori manifestariak erailak izan ostean izan zen. Orokorrean, polizia eta manifestarien arteko konfrontazioa ekidin ahal izango litzateke manifestariek berriak garaiz jaso bazituzten. Geroago, Suediar Enplegu Erakundeak Suediako parlamentuari eskatu zion erabakia aztertzeko.[1]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stockholm hirian egindako manifestazio bat.
Manifestarien eta poliziaren arteko konfrontazioak eman ziren.

Gertakariak eztabaida nazional bati hasiera eman zioten, lerro politikoen artean zatikatu zena. Ezkertiar politikariek erailketak “erailketa” gisa kalifikatu zituen, eskuinak aldiz adierazi zuen militarrek beste aukerarik ez zutela tirokatzeko, haien burua eta eskirolak defenditu behar zutela.[1][5] Egunkari ezkertiarretako editoreek Prentsa Askatasunaren Legearen limiteak hausteagatik kondenatuak izan ziren.[4] Manifestazio nagusienak Stockholm hirian burutu ziren.

Konderriaren gobernadorea gorteetan epaitua izan zen, baina berehala absolbitua izan zen. Mesterton Kapitaina eta Beckman Kapitaina hasieran gerra kontzeju batean kondenatuak izan ziren, baina tribunal gorenak absolbitu zituen. Rask eta Tapper sarjentuak ere epaiketara eraman zituzten, metrailadorea erabili baitzuten, armadaren legeen kontra zihoazelako.[6] Rask absolbitua izan zen, Tapper kondenatua izan zen bitartean, 3 eguneko atxiloketara eta soldatan murrizketa batekin. Beste aldetik, manifestari asko kondena zorrotz batzuk onartu behar izan zituzten; Axel Nordström, lideera zela kontsideratzen zena, bi urte eta erdiko lan komunitarioetan kondenatu zuten. Erailak izan ziren familiei edo zaurituak izan zirenei ez zitzaien kalte-ordainketarik egin.[5]

Gobernuak, Carl Gustaf Ekman lehen ministro liberalaren mendean, konderriaren gobernadorea ordezkatu eta gertaeren ikerketa bat abiarazi zuen.[6] Ikerketan ugazabek eta sindikagileek parte hartu zuten, eta ondorioztatu zen militarrak ez zirela kapazak horrelako egoera batean orden publikoa mantentzeko antzeko egoeretan.[7] Armadaren erabilera zibilen aurka zorrotzako erregulatuta zegoen, baina legegintza liburuetan zegoen, 1969an Riksdag-ek indargabetu zuen arte. Hala ere, akordio politiko bat egon zen indar militarrak zibilen aurka ez erabiltzeko.[8] Ådalen-eko tiroak kezkak sortu izan zituen Estatu Batuetako irailaren 11ko ondorengo eztabaidetan, militarren babesa poliziari eman zitzaionean. Hori zela eta, armadak terrorismoaren kontrako ekintzetan parte hartzeari uzteko ondorengo legediak hainbat babes izan zituen. Militarrak poliziaren agindupean egon behar zuten, 1931an Ådalen bezala, eta legediak dio militarrak manifestazioetarako ezin direla erabili.[7][9] Neurri horrek funtzionatuko ote zuen susmoa oraindik badago.[10][11][12]

1931ko istiluak gertatu zirenean, momentu horretan ezinezkoa izan zen konderri kanpoko indar poliziala eskatzea.[12] Beraz, armadaren erabilera gobernadoreak zeukan aukera bakarra izan zen indar polizialek laguntza behar zutenerako. Estatuak neurri gisa, indar berezietako polizia nazionala sortu zuen 1933an.[6]

Sozialdemokrata liderrak erailak izan ziren manifestarien hiletetara joateko debekua zuten, alderdi komunista iraultzailearen laguntzaile gisa kontsideratu zituztelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Txantiloi:Sv-se  «75 år sedan skotten i Ådalen - DN.SE» DN.SE 2006-05-13 . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  2. Txantiloi:Sv-SE  «Om strejkbrytarna i Ådalen 1931» arbetetsmarknad.se . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  3. a b (Suedieraz)  «Massakern i Ådalen har tonats ner» Aftonbladet . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  4. a b (Suedieraz)  Radio, Sveriges «Skotten i Ådalen -31 - P3 Dokumentär» sverigesradio.se . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  5. a b (Suedieraz)  «Dödsskotten i Ådalen den 14 maj 1931 ekar ännu» Rättvisepartiet Socialisterna . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  6. a b c (Suedieraz)  Radio, Sveriges Skotten i Ådalen förändrade Sverige för alltid - Radio Sweden på svenska . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  7. a b (Suedieraz)  Riksdagsförvaltningen Försvarsmaktens stöd till polisen vid terrorismbekämpning Proposition 2005/06:111 - Riksdagen . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  8.   F⬡g, Jonna Johansson, Murbruk «Å¤alen 1931» www.adalen1931.se . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  9. (Suedieraz)  «Lag (2006:343) om Försvarsmaktens stöd till polisen vid terrorismbekämpning | Lagen.nu» lagen.nu . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  10. (Suedieraz)  «'Lagen kan användas mot allt som inte passar sig'» Stockholms Fria . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  11. (Suedieraz)  «Militären föreslås få bruka tvång och våld mot civila» Stockholms Fria . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .
  12. a b (Suedieraz)  karin.thurfjell@svd.se, Karin Thurfjell | «Skotten som formade Sverige | SvD» SvD.se . Noiz kontsultatua: 2018-05-29 .