Édouard de Castelnau
Noël Marie Joseph Edouard, Curières De Castelnauko bizkondea (Saint-Affrique, 1851ko abenduaren 24a - 1944ko martxoaren 19a) frantziar politiko eta militar bat izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint-Affriquen jaio zen 1851ko abenduaren 24an. Frantzia-Prusia gerran eta Lehen Mundu Gerran gudukatu zuen. Castelnau, sakonki katolikoa zena, Aveyrongo diputatua izan zen Entente républicaine democrátique taldearekin 1919ko azaroaren 16 eta 1924ko maiatzaren 31aren artean. Diputatuen ganberatik ateratzean Fédération nationale catholique, muturreko eskuineko alderdi politiko bat, fundatu zuen eta haren agintari gorena bihurtu zen. Alderdi politiko honek antimasoneria, antimarxismoa eta demokrazia politikoaren errefusa ziren haren ezaugarriak.
Montastruc-la-Conseillèren hil zen 1944ko martxoaren 19an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arnal, Oscar L.. (1985). Ambivalent Alliance: The Catholic Church and the Action Française, 1899-1939. University of Pittsburgh Press ISBN 0-8229-3812-X..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arnal, Oscar L. (1985). Ambivalent Alliance: The Catholic Church and the Action Française, 1899-1939. University of Pittsburgh Press. ISBN 0-8229-3812-X.
- Bonafoux-Verrax, Corinne (1999). «Le général de Castelnau au service de la patrie et de la foi». Militaires en République: les officiers, le pouvoir et la vie publique en France : actes du colloque international tenu au Palais du Luxembourg et à la Sorbonne les 4, 5 et 6 avril 1996 (Histoire de la France aux XIXe et XXe siècles) (Frantsesez). Olivier Forcade, Eric Duhamel y Philippe Vial (Eds.) (Publications de la Sorbonne). pp. 405-416. ISBN 2-85944-362-2. ISSN 1243-0269.
- Larkin, Maurice (2002) [1995]. Religion, Politics and Preferment in France Since 1890: La Belle Epoque and Its Legacy (en inglés). Cambridge University Press. ISBN 0-521-41916-6.