Ķekavan gertatutako borroka Narach lakuko ofentsibaren parte izan zen, egungo Bielorrusian, erasoa are iparralderago gertatu bazen ere, egungo Letonian. Erasoa Frantziarrei laguntzeko pentsatuta zegoen, Alemaniako unitateen presioa momentuan oso altua baitzen mendebaldean, nagusiki Verdungo guduan. Errusiar Inperioaren 12. Armadako 13. Siberiako Errifledun Dibisioak, Letoniako Errifledun Dibisioaren laguntzarekin, germaniar armadaren 35. infanteria-errejimenduaren aurka borrokatu zuen. Erasoa martxoaren 21ean hasi zen, itsasaldiek urpean utzitako belardietan. Etsaiaren gotorlekuak artilleriaz bonbardatu ondoren, Letoniar Errifledunen bi batailoiek hasieran arrakasta izan bazuten ere, frontea ezin izan zuten denbora luzez mantendu. Alemaniarrek, erreserba berriak erakarriz, kontraeraso bat egin zuten gauean galdutako posizioak berreskuratzeko, Errusiako tropak hasierako posizioetara bultzatu arte. Errusiarren saiakerak bertan behera geratu ziren denbora batez eta frontea ez zen ekainara arte mugitu, Ķekavan berriz aurrera egiten saiatu zirenean. Narach lakuko ofentsiba osoa, aldi berean hasi zena, porrotean amaitu zen ere. [1][2]