Ōta (Gunma)
Ōta 太田市 | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea |
![]() | |
Uhartea Eskualdea Prefektura |
Honshu Kantō Gunma | |
Jatorrizko izena | 太田市 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 36° 17′ 30″ N, 139° 22′ 33″ E / 36.291666666667°N,139.37583333333°EKoordenatuak: 36° 17′ 30″ N, 139° 22′ 33″ E / 36.291666666667°N,139.37583333333°E | |
![]() | ||
Azalera | 175,66 km² | |
Mugakideak |
Kiryū ![]() | |
Demografia | ||
Biztanleria | 221.521 bizt. (2019ko urriaren 1a) | |
Dentsitatea | 1.261,94 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
Hiri senidetuak | Burbank, West Lafayette (Indiana) eta Yingkou | |
http://www.city.ota.gunma.jp/ www.city.ota.gunma.jp |
Ōta (japonieraz: 太田市 Ōta-shi ) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartean dagoena eta Gunma prefeturan. 2010eko erroldaren arabera 219.789 biztanle ditu, Maebashi hiriburuak baino gehiago.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tone eta Watarase ibaien artean kokaturik dago hiria, Gunma prefeturaren hego-ekialdean eta Tokiotik 80 kilometro iparraldera.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1618an Tokugawa Ieyasu shogunak Daikoin tenplua ezarri zuen bertan, gaur egungo hiriaren erdigunetik 2'4 kilometrotara. Edo Aroan Edo (Tokio) eta Nikkō arteko errepideko posta hiria izan zen.
1889an herri bihurtu zen eta 1948an hiri estatusa lortu zuen. Ordutik pixkanaka lurrak hedatuz joan zen inguruko herriak irentsi ahala. 2005ean Nitta, Ojima eta Yabuzukahon herriekin bat egin eta Ōta "berria" sortu zen.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ōtaren iparraldea arroza landatzen duten landetxez osatuta dago eta hegoaldea industrialagoa da. Subaru autoak egiten dira bertan.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Panasonic Wild Knights errugbi taldea da kirol talde arrakastatsuena. Azken urteetan nagusi izan da eta lau aldiz irabazi du Japoniako errugbi liga.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Daikoin tenplua
- Kanayama gaztelua
- Tenjin'yama hilerria (V mendekoa)
- Yabuzuka onsen-a
- Sugeen zentrua
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Panasonic Wild Knights (urdinez).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Japonieraz) Ōtako webgune ofiziala.