.eh
Itxura
| Sorrera | Oraindik ez |
|---|---|
| Domeinu mota | Herrialdeentzako goi mailako domeinua |
| Egoera | esleitu gabe |
| Erregistroa | - |
| Erakunde babeslea | - |
| Erregistrorako baldintzak | Ezin da erregistratu |
| Egitura | {{{egitura}}} |
| Gatazka politika | - |
| - | |
.eh Mendebaldeko Sahararentzako gordetako herrialdeentzako goi mailako domeinua da, baina Marokoren okupazio militarra dela-eta, oraindik ez dago martxan. IANAk ez dio babeslerik esleitu domeinu honi.
Euskal Herriaren siglak eh izan daitezkeelako 1998n kanpaina bat abiatu zen[1] .eh domeinua Euskal Herriari esleitzeko edo Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoak Euskal Herriari sal ziezaion erabilpen eskubideak. Hala ere gaur egun goi-mailako domeinua lortzeko zailtasunak direla eta, eta Mendebaldeko Sahararen egoerak .eh domeinuaren erregistratzea zailtzen duelako, .eus domeinuaren alde egiten da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) .eh whois informazioa IANAren webgunean