Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa
الجمهورية العربية الصحراوية الديمقراطية
(Al-Jumhūrīyya al-`Arabīyya as-Saharāwīyya ad-Dīmuqrātīyya)
República Árabe Saharaui Democrática
Bandera Armarria
Goiburua: Askatasuna, Demokrazia, Batasuna
Ereserkia: Yābaniy Es-Saharā
Hiriburua
eta hiri handiena
Aaiun1
Hizkuntza ofiziala(k) Arabiera eta gaztelania3
Herritarra saharaui, saharar, mendebaldeko saharar,
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea Mohamed Abdelaziz
 -  Lehen ministroa Abdelkader Taleb Oumar
Lurralde disputatua
Azalera
 -  Guztira 266,000 km2 (83)
 -  Ura (%) 0
Biztanleria
 -  2006 zenbatespena 273.008 (182)
 -  2004 errolda 267.405
 -  Dentsitatea 1,3bizt./km2 (228)
Dirua saharar pezeta2 (Pta)
Ordu-eremua UTC (UTC0)
Aurrezenbakia 212 eta +2134
Internet domeinua eh
1. Aaiun Marokoren kontrolpean dago, beraz Bir Lehlou da behin behineko hiriburua. De facto hiriburua Tindouf da eta Tifariti proposatu da hiriburu berri gisa.[1]
2- de facto: Argeliako Dinarra.
3- gaztelania bigarren hizkuntza da, baina ez da ofiziala.
4- +212 Marokoren menpeko lurraldeetan eta +213 Argelian dauden errefuxiatu zelaietan.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa[2][3] (gaztelaniaz República Árabe Saharaui Democrática edo RASD; arabieraz الجمهورية العربية الصحراوية الديمقراطية, Al-Jumhūrīyya al-`Arabīyya as-Saharāwīyya ad-Dīmuqrātīyya) Mendebaldeko Saharan osatutako estatua da. Espainiak Saharako bere koloniatik alde egin ondoren, 1976an Marokok eta Mauritaniak okupatu zuten. Fronte Polisarioak abiatutako nazio askapeneko gerraren ondorioz, 1979an Mauritaniak lur horretatik alde egin zuen, eta Marokoren esku utzi zuen eskualde osoa. Fronte Polisarioak independentzia aldarrikatu zuen ondoren. Berrogeita bost estatuk onartua dute gaur egun, beste hogeita bik noizbait onartua zuten, eta beste hamahiruk onartua dute baina erlazioak eten dituzte. Hamabi estatutan du enbaxada.

Nafarroa ospitalea, Fronte Polisarioak kontrolatutako Mendebaldeko Saharako zatian dagoen Tifariti herrian.

Hiriburua Aaiun da, baina hau Marokok okupatu zuenetik Bir Lehloura mugitu zen. Hala ere de factoko hiriburua Tindouf da, eta han bizi dira errefuxiatu gehienak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa Aldatu lotura Wikidatan