.eu

Wikipedia, Entziklopedia askea
.eu
Sorrera2005
Domeinu motaHerrialdeentzako goi mailako domeinua
Egoeraaktibo
ErregistroaEURid
Erakunde babesleaEuropar Batzordea
Erregistrorako baldintzakDomeinua eskuratzeko EBn kokatuta behar da egon
Egitura{{{egitura}}}
Gatazka politikaUDRPren antzera
www.eurid.eu

.eu Europar Batasuna eta bertako erakunde eta herritarrentzako herrialdeentzako goi mailako domeinua da, 2005eko abenduaren 7an abian jarri zena. Hasieran marka erregistratuentzako ireki zen erregistro prozesua, baina 2006ko apirilaren 7tik aurrera Europar Batasuneko edonork eskuratu dezake domeinua.

Domeinu hauek EURid erakundeak kudeatzen ditu, Belgika, Txekiar Errepublika, Suedia eta Italiako eragileen partzuergoa.

Europako Batzordeak euskara.eu, euskadi.eu, euskalherria.eu eta nafarroa.eu bezalako domeinuak Espainiako Gobernuari erreserbatu zizkion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]