10 urte - USA tour 2007

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
10 urte - USA tour 2007
Des-kontrol taldearen punk-oi!
Argitaratze data 2007
Grabazioa 2007ko urria eta azaroan
Ekoizpena Kike Mora
Ñako
Magu

10 urte - USA tour 2007 Des-kontrol musika taldearen 5. diskoa da, 2007. urtean Baga-biga disketxearen zigilupean argitaratutakoa.

Disko hau 2007ko urriaren eta azaroaren artean grabatu zen Baga-biga diskoetxearen estudioan, eta urte bereko Durangoko Azokarako argitaratu zen. Lan hau taldearen 10. urteurrena ospatzeko kaleratu zen. CDa taldean eragina izan duten taldeen bertsioak dakartza, grabaketan hainbat gonbidaturen parte hartzea izan zutelarik, besteak beste Oskar (Zakarrak), Porru (Puñetazo), Jul (RIP) edo Gotzon (Iskanbila). DVDan taldearen lehen 10 urteen historia kontatzen da eta 2007an AEBetan egindako birako irudiak ere aurki daitezke. Honetaz gain "Duintasunez eutsi" eta "Behin eta berriz" kantuen bideoklipak ere daude ikusgai.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aritz (ahotsa).
  • Oier (gitarra eta koruak).
  • Hodei (baxua eta koruak).
  • Markel (gitarra).
  • Iker (bateria).
  • Ñako (soinu teknikaria).

Diskoaren grabaketan parte hartu duten gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juicio final, Zakarrak
  2. Propaganda, Blitz
  3. We're coming back, Cock Sparrer
  4. Barrio nuevo, Puñetazo
  5. Folsom prison blues, Johnny Cash
  6. Una vez más, Iskanbila
  7. Mommy's little monster, Social Distortion
  8. Crimen de estado, RIP
  9. Ruby Soho, Rancid
  10. Johnny Appleseed, Joe Strummer

DVDaren edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 10 urte
    • Historia
    • Argazkiak
    • Bideoklipak
      • Duintasunez eutsi
      • Behin eta berriz (USA)
  • USA tour 2007 - Keep the spirit alive

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]