12 Angry Men (1957ko filma)
12 Angry Men (euskaraz 12 Gizon Sumindu, Hego Euskal Herrian Kupidarik Gabeko 12 Gizon) 1957ko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Reginald Rose antzerkigilearen izenburu berdineko 12 Angry Men antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Henry Fonda, Lee J. Cobb, E. G. Marshall, Martin Balsam, Jack Warden, John Fiedler, Jack Klugman, Edward Binns, Joseph Sweeney, Ed Begley, George Voskovec eta Robert Webber aktoreek antzeztu zuten.
1997an izenburu berdineko 12 Angry Men berregokitzapena izan zuen.
Filmak 3 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen (Zuzendari onenaren Oscar Saria, Film onenaren Oscar Saria eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria), nahiz eta bakar bat bera ere irabazi ez izan, hiru kategorietan The Bridge on the River Kwai ("Kwai Ibai gaineko Zubia"). Aldiz, Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorio honetan hilketa epaiketa bateko 12 epaimahakideak epaitzen ari diren mutil bat erruduna edo errugabea den erabakotzeko bildu eta dituzten gogoetak agertzen dira. Mutil hori bere aitaren hilketarengatik epaitzen ari direlarik.
Frogek mutila erruduna dela adierazten dute, izatez, epaimahaiko 12 kideetako 11ek erruduna dela diote, baina 8. kideak (Henry Fonda) epaiketan zehar aipatu izan diren argumentu ezberdinak kontutan hartu eta mutilaren erruaren inguruko zalantzak ditu. Piskanaka-piskanaka 8. kideak gainontzekoen iritzia aldatu eta epaiketan hausnartu ez zituzten hainbat faktore kontutan har ditzaten jabetuaraziko die.
Filmean epaimahaiko kide bakoitzaren errol eta jarrera ezberdinak ikusi ahal litezke, euren izaerek akusatuaren errugabetasuna erabakitzeko unean duten garrantzia ere bai.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epaimahakideak:
- Martin Balsam: 1. kidea
- John Fiedler: 2. kidea
- Lee J. Cobb: 3. kidea
- E. G. Marshall: 4. kidea
- Jack Klugman: 5. kidea
- Edward Binns: 6. kidea
- Jack Warden: 7. kidea
- Henry Fonda: 8. kidea
- Joseph Sweeney: 9. kidea
- Ed Begley: 10. kidea
- George Voskovec: 11. kidea
- Robert Webber: 12. kidea
Krediturik gabe:
- Rudy Bond: epailea
- James Kelly: zaindaria
- Billy Nelson: fiskala
- John Savoca: akusatua
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 12 Angry Men: Reginald Rose antzerkigilea antzezlana.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1957ko filmak
- Sidney Lumetek zuzendutako filmak
- Reginald Rosek idatzitako filmak
- Martin Balsamek antzeztutako filmak
- John Fiedlerrek antzeztutako filmak
- Lee J. Cobbek antzeztutako filmak
- E. G. Marshallek antzeztutako filmak
- Jack Klugmanek antzeztutako filmak
- Ed Binnsek antzeztutako filmak
- Jack Wardenek antzeztutako filmak
- Henry Fondak antzeztutako filmak
- Ed Begleyk antzeztutako filmak
- Robert Webberrek antzeztutako filmak
- Rudy Bondek antzeztutako filmak
- Henry Fondak ekoitzitako filmak
- Reginald Rosek ekoitzitako filmak
- Urrezko Hartzaren irabazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Epaiketeei buruzko filmak
- Drama filmak
- Abokatuei buruzko filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak