160 metros: una historia del rock en Bizkaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
160 metros: una historia del rock en Bizkaia
Jatorria
Argitaratze-data2014
Izenburua160 metros: una historia del rock en Bizkaia
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena67 minutu
Argumentu nagusiarock

IMDB: tt3565506 Filmaffinity: 251748 Edit the value on Wikidata
Dokumentalaren bi guneak lotzen dituen zubia: Bizkaiko Zubia

160 metros: una historia del rock en Bizkaia (euskaraz: «160 Metro: Bizkaiko Rockaren Historia Bat») Joseba Gorordok eta Álvaro Fierrok zuzenduriko 2014ko euskal dokumentala da. 1990eko hamarkadan Bilboko itsasadarraren bi ertzetan sortu zen eszena musikala jorratzen du. Eskorbuto, Zarama, Parabellum, El Inquilino Comunista eta Los Clavos bezalako taldeen ekarpena aztertzen du dokumentalak. Tituluak Nerbioi ibairen bi ertzen artean dagoen distantziari egiten dio erreferentzia, Bizkaia Zubia bien arteko lotura gisa hartuta.

Dokumentalak bi eremu banandu hauetan gauzatu ziren desberdintasun soziokulturalak aditzera ematen ditu, bertako musikan izan zuten eragina azalduz. Horretarako artxibozko materialak (bideoak, argazkiak…) erakusten dira eta adituak edo eszena bizi izan zuten lekukoak elkarrizketatzen dira. Proiektu transmedia gisa aurkeztu zen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

160 Metros: una Historia del Rock en Bizkaia Bilboko itsasadarrean 1990.ko hamarkadan egon zen aldaketa soziala rockaren ikuspuntutik kontatzen duen proiektu transmedia da.

Tituluak Nerbioi itsasadarraren bi ertzen arteko distantziari egiten dio erreferentzia, Bizkaiko Zubia lekuko gisa eta gauzatu ziren desberdintasun soziologiko eta ekonomikoak azpimarratuz. Hau desindustrializazio kontestuan eta Guggenheimen eraikuntzan kokatzen dugu, bi rock eszena desberdinetan eta bizitza ikusteko bi modu desberdinetan. Ezkerraldeko ertzak estilo punk eta sozialagoa izan zuen (Eskorbuto, Parabellum, Zarama, etb.) eta eskuinaldekoak, Getxo Sound bezala ezagutuko zena, izaera hedonista eta globalago bat izan zuen (El Inquilino Comunista, Los Clavos, Lord Sickness, etb.)

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentala bost kapitulutan bananduta dago.

El punk ha muerto:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo kapituluan 90.ko hamarkadetako eszenaren kontestu historikoa azaltzen da. Langabezi maila nabarmenki handia zen gune industrialetan (Bilbon eta Barakaldon batez ere) eta Guggenheim museoa Bilbo hiri metropolitar bat izatera pasatzeko lehenengo urratsa izan zen. Testuinguru musikalean, hamarkada aurreko punka jadanik indarra galtzen zihoan eta Grungeak garrantzi handia zuen nazioarte mailan.

La Margen Izquiera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren kapituluan ezkerraldeko ertzeko musika taldeen ibilbide historikoa azaltzen da 1980.ko hamarkako punktik 90. hamarkada arte.

Getxo Sound:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren kapituluan eskuinaldeko ertzean sortu zen eszenaren bilakaera azaltzen da. Garaiko taldeek eskura izan zituzten azpiegitura eta laguntza publikoak.

160 metros:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren kapituluak bi ertzen arteko desberdintasun sozial eta ekonomikoak jorratzen ditu.

¿El Punk ha muerto?:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bostagarren kapituluan gaur egungo belaunaldiaren aisialdi eta musika ohituren inguruan hitz egiten da.

Talde teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria: Álvaro Fierro, Joseba Gorordo
Gidoia: Álvaro Fierro, Joseba Gorordo
Argazkigintza: Txabi Elkorobarrutia
Muntaia: Diego Urruchi
Soinua: Xanti Salvador
Musika: Eskorbuto, Zarama, Los Clavos, El Inquilino Comunista, Parabellum, etc.
Produkzioa: MEDIA ATTACK / EUSKALTEL
Ekoizleak: Diego Urruchi y Raúl López Ortega (Media Attack)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ZINEBI 55 (2013) - Bertoko Begiradak Aukeraketa Ofiziala
  • DOCK OF THE BAY 2014 - Pelikula dokumental hoberena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]