1815eko Tamboraren erupzioa
Itxura
1815eko Tamboraren erupzioa | |
---|---|
Mota | Sumendi-erupzio |
Denbora-tarte | 1813ko apirilaren 7a - 1815eko uztailaren 15a |
Data | 1815 |
Kokaleku | Tanbora |
Herrialdea | Ekialdeko Herbeheretar Indiak |
Honen ondorioa | Udarik gabeko urtea |
1815eko Tamboraren erupzioa Sondako uharte txikietako Sumbawan (orduko Ekialdeko Herbeheretar Indiak eta egungo Indonesia) izandako sumendiko erupzioa izan zen.
1815eko apirilean, milurteko erupziorik handiena gertatu zen Tanbora mendian.[1] Sumendiaren leherketa 2.000 kilometrora entzun zen Sumatrako uhartean eta errautsak ehundaka kilometrotan zehar zabaldu ziren. Guztira 82.000 pertsona hil zirela uste da. Ondorengo urtean, 1816. urtean, errautsek atmosfera estali zutela eta Udarik gabeko urtea izenaz ezagutzen den fenomenoa gertatu zen.[2] Errautsek eguzkiaren izpien indarra oztopatu eta tenperaturek behera egin zuten ipar-hemisferio osoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) (pdf) Tambora, la erupción más devastadora. (Noiz kontsultatua: 2009-12-22).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Stothers, Richard B.. (1984). «The Great Tambora Eruption in 1815 and Its Aftermath» Science 224 (4654): 1191–1198. doi: . PMID 17819476. Bibcode: 1984Sci...224.1191S..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |