Udarik gabeko urtea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Udarik gabeko urtea
Irudia
Motavolcanic winter (en) Itzuli
urte
Data1816
KokalekuIparraldeko Europa
Ipar-ekialdeko Estatu Batuak
Kausa1815eko Tamboraren erupzioa

Udarik gabeko urtea 1816. urtean Europa eta Ameriketako Estatu Batuetako udako klima arraroa definitzeko erabiltzen den esaera da. Klimaren aldaketa azkar hori, urtebete lehenago Indonesiako Tambora sumendiaren erupzioak atmosferara jaurtitako errautsak eragin zuen, eguzkiaren indarra gutxitu eta planetako tenperatura jaitsiaraztean.

1816ko maiatzeko bat-bateko izotzaldiak, uztak deuseztatu zituen[1], eta janari gabezia Europa eta Ameriketako Estatu Batuetan hedatu zen. Janari gabezi hark, gosea eragin zuen, eta gosearen ondorioz ehundaka pertsona hil ziren.

Hotzaldiaren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinatubo sumendiaren erupzioaren errautsak zerua belztu zuten Hong Kongen.

Bat-bateko hotzaldiak, milaka pertsona hil zituen XIX. mendearen hasieran BBC telebista kateak eginiko dokumentalaren arabera, Europan hildakoak 200.000 inguru izan zirela uste da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.