1904ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula
1904ko Udako Olinpiar Jokoak Saint Louisen ospatu ziren, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak, 1904ko uztailaren 1etik azaroaren 23ra bitarten, Saint Louisko Erakusketa Unibertsalaren parte gisa.
12 herrialdeko 651 atletek hartu zuten parte, 16 kiroletan banatutako 94 probatan[1]. Domina taula honek proba horietan emandako dominak jasotzen ditu, waterpoloan emandakoak izan ezik, 1904ko txostenean aipatzen direnak baina Nazioarteko Olinpiar Batzordeak bere datubasean gordetzen ez duena. Ameriketako Estatu Batuek irabazi zituzten txapelketa horretako hiru dominak, New Yorkeko talde batek urrea, Chicagok zilarra eta Missouriko hirugarren batek brontzea[2].
Talde mistoak irabazi zituen bi dominez gain, beste bederatzi herrialdek lortu zituzten dominak[3]. Atzera begira, NOBek "talde mistoa" izena sortu zu (ZZX kodea) herrialde batez baino gehiago osatutako taldeentzat. 1904ko jokoetan atletismoan eta eskriman irabazi zituzten dominak talde horiek. Atleta batzuek indibidualki eta taldean irabazi zituzten dominak, eta taula ezberdinetan agertzen dira: batean herrialdearen pean, bestean talde misto gisa[1].
Ameriketako Estatu Batuek 239 domina irabazi zituzten, gaur egun oraindik mantentzen den errekorra. Sobietar Batasuna gertu egon zen 1980ko Udako Olinipar Jokoetan, 193 dominekin. Sobietarrek, hala ere, 80 urrezko domina eskuratu zituzten, AEBk 1904an irabazi zituen 78ak baino gehiago. Hala ere, AEBk 83 urrezko domina irabazi zituen 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan, errekor berria ezarriz. 1904ko Jokoetan, lehen aldiz, urrezko domina eman zitzaien irabazleei. Lehenago zilarra eman ohi zitzaien eta brontzea bigarren geratzen zenari[4].
Domina taula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]██ Antolatzailea (AEB)
Rankinga | Herrialdea | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Ameriketako Estatu Batuak (USA)* | 76 | 78 | 77 | 231 |
2 | Alemania (GER) | 4 | 5 | 6 | 15 |
3 | Kanada (CAN) | 4 | 1 | 1 | 6 |
4 | Kuba (CUB) | 3 | 0 | 0 | 3 |
5 | Hungaria (HUN) | 2 | 1 | 1 | 4 |
Talde mistoa (ZZX) | 2 | 1 | 1 | 4 | |
7 | Norvegia (NOR) | 2 | 0 | 0 | 2 |
8 | Austria (AUT) | 1 | 1 | 1 | 3 |
9 | Britainia Handia (GBR) | 1 | 1 | 0 | 2 |
10 | Suitza (SUI) | 1 | 0 | 2 | 3 |
11 | Grezia (GRE) | 1 | 0 | 1 | 2 |
12 | Australia (AUS) | 0 | 3 | 1 | 4 |
13 | Frantzia (FRA) | 0 | 1 | 0 | 1 |
Guztira (13 herrialdea) | 97 | 92 | 91 | 280 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Olympic Games - Organising Committees» International Olympic Committee 2021-07-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
- ↑ (Ingelesez) «Official Report 1904 (Spalding) page 1» digital.la84.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
- ↑ «History-1896» web.archive.org 2008-06-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
- ↑ Bill Mallon. (1998). The 1900 Olympic Games. McFarland ISBN 978-0-7864-0378-3. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).