1916ko Hegoamerikar Txapelketa
1916ko Hegoamerikar Selekzioen Txapelketa Hegoamerikar Selekzioen Txapelketako lehen edizioa izan zen, gaur egun Amerika Kopa deritzona. Argentinako hiriburua den Buenos Airesen ospatu zen 1916ko uztailak 2 eta 17 artean. Txapelketa honek denboran bat egin zuen Argentinaren Independentzia Aldarrikapenaren mendeurrenaren omenezko jaiekin. Egungo Amerika Koparen lehen ediziotzat hartzen da, berau jokoan egon ez zen arren.
Txapelketaren ospakizuna oso garrantzitsua izan zen CONMEBOL sortu ahal izateko, txapelketaren erdialde inguruan egin zena, 1916ko uztailak 9an.
Uruguayk irabazi zuen lehen edizio hau, Argentinari jaia zapuztuz, azken partiduan honen aurka jokatu baitzuen.
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, partidu guztiak G. E. B. A. Estadioan jokatu behar ziren. Argentina eta Uruguayren arteko partiduaren zati handi bat Racing Cluben jabegoetan jokatu zen beranduagoko Juan Domingo Perón Estadioaren kokalekua izango zena.
Hiria | Estadioa | Edukiera |
---|---|---|
Buenos Aires | G.E.B.A. Estadioa | 18.000 |
Buenos Aires | Juan Domingo Perón Estadioa | 51.389 |
Epaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde partehartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai hartan CONMEBOLera afiliatuta zeuden lau herrialdeetako selekzioek parte hartu zuten.
Talde partehartzaileak | |||
---|---|---|---|
Argentina | Brasil | Txile | Uruguai |
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau selekzioek txapelketa guztiak guztien aurkako sistemapean jokatu zuten buelta bakar batera. Lehen partiduetan, Argentinak eta Uruguayk, txapelketako faboritoak zirenak, arazo handiegirik gabe garaitu zuten Txile, honek ondoren Brasilen aurka 1:1 emaitzarekin berdinduko zuelarik. Ondoren, faboritoek Brasilen aurka jokatu zuten, honen aurka uruguaytarrek garaipena eta argentinarrek berdinketa lortu zutelarik. Txapelketako azken partidua zen Argentina eta Uruguayren artekoa lehen zatiko bosgarren minutuan suspenditu zen zenbait arazo medio. Partidu hau amaitzeko falta zen denbora guztia hurrengo egunean jokatu zen beste futbol zelai batean. Hutsnako berdinketak Uruguayri bere lehen Hegoamerikar Txapelketa irabaztea ahalbidetu zion.
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde | Puntuak | JP | IP | BP | GP | GAl | GAu | Dif |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
URU | 5 | 3 | 2 | 1 | 0 | 6 | 1 | 5 |
Argentina | 4 | 3 | 1 | 2 | 0 | 7 | 2 | 5 |
Brasil | 2 | 3 | 0 | 2 | 1 | 3 | 4 | -1 |
Txile | 1 | 3 | 0 | 1 | 2 | 2 | 11 | -9 |
- Uruguay-Txile 4:0
- Argentina Txile 6:1
- Txile-Brasil 1:1
- Argetnina-Brasil 1:1
- Uruguay-Brasil 2:1
- Argentina-Uruguay 0:0
Irabazlea: Uruguay
Goleatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalaria | Selekzioa | Golak |
---|---|---|
Isabelino Gradín | URU | 3 |
Juan Domingo Brown | Argentina Txantiloi:Sel | 2 |
Alberto Marcovecchio | Argentina Txantiloi:Sel | 2 |
Alberto Ohaco | Argentina Txantiloi:Sel | 2 |
José Piendibene | URU | 2 |
Aurrekoa Lehena izan zen |
Amerika Kopa 1916ko uztailak 2 eta 17 artean ospatua |
Ondorengoa 1917ko Hegoamerikar Txapelketa |