1935eko Copperbelteko greba

Wikipedia, Entziklopedia askea
1935eko Copperbelteko greba
Motagreba
Data1935eko maiatzaren 29a
KokalekuMufulira (en) Itzuli

1935eko Copperbelteko greba meatzari afrikarren greba izan zen, Ipar Rhodesiako (Zambia gaur egun) Copperbelt probintzian 1935eko maiatzaren 29an, Britainiako koloniaren administrazioak ezarri zituen zergen aurkakoa. Grebak probintziako lau kobre meatze nagusitik hiru barneratu zituen: Mufulirakoa, Nkanakoa eta Roan Antelopekoa. Azken meatze horretan poliziak sei manifestari erail zituen eta greba bukatutzat eman zen. Nahiz eta porrot egin, Ipar Rhodesian antolatu zen lehenengo mobilizazio industriala izan zen, eta batzuk koloniaren aurkako lehenengo erasotzat kontsideratzen dute.[1] Afrikako biztanle askoren jakin-mina piztu zuen, sindikatuen sorrerak eta nazionalismo afrikarra ekarri zuena (nazionalismo afrikarraren aurrekari bezala kontsideratzen da).

Egin zen greba eta Afrikan burutu ziren beste mobilizazio askok, gobernu Britainiarraren hiri eta migrazio politikak erabat aldatzea ekarri zuen. Istiluek aukera eman zien misiolariei “Atalaya mugimendurekin” erantzuteko, meatze konpainietara elkartuz hezkuntza kristaua emateko eta lan-indar diziplinatu bat sortzeko. Koloniaren administrazioak, kobrearen prezioaren jaisketa bat aurreikusiz, gizarte-zerbitzuen eskemak sortu zituzten langileen familiarentzako.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonialismoa Ipar Rhodesian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Rhodesiako kokapena Afrikan.

Copperbelt Ipar Rhodesiako probintzia bat izan zen, mineraletan oso aberatsa. Cecil John Rhodes, kapitalista britainiarra eta inperioen sortzailea, kolonia britaniarren hedapenez arduratu zena, batez ere hego-zentro Afrikan.[2] 1985an, Rhodes-ek bere esploratzaileari, Frederick Rusell Burnham, mineralak bilatzeko eta ibaien nabigazioa hobetzeko eskatu zion; bidetik Burnham-ek kobre mea handiak topatu zituen Kafue ibai aren ondoan.[3] Itun eztabaidagarri batzuen bitartez, meatzeen eskubideak lortu zituen Rhodesek, era honetan Britainiako teknikak ekarriz.[2] Britainia-Portugal 1981eko hitzarmena, Lisboan urte horretako ekainaren 11an sinatuta, Portugalgo Mozambikeko eta Britainiako Hego-Afrikako lurraldeen limiteak definitu zituen. Portugaleko Angolaren lurraldeak ere kudeatu zituen.[2][4] Iparraldeko eta Afrikako Erdialdeko mugak Britainiar-Alemaniar itun batek kudeatu zituen, 1890an sinatua. Kongoko Estatu librearen eta Britainiar lurraldeen limiteak 1894ko beste itun batek definitu zuen.[5] Britainiako Afrika Erdialdeko eta Rhodesia iparraldeko mugak 1891an definitu ziren Malawi lakua eta Luangwa ibaiaren ingurutik,[6] eta mendebaldeko eta hegoaldeko Rhodesiako muga, Zambezi ibaia izen den, 1898an.[7] Ipar Rhodesia ez zen 1924a arte Britainiar Hego Afrikako Konpainiaren (BSAC) menpe egon, Britainiar Inperioaren parte bihurtu zenean.[8]

Meatzaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobre sulfuroaren depositu handien aurkikuntza 1900 hamarkadan, konpainia handiek Ipar Rhodesian inbertitzea eragin zuen.[9] Hegoafrikako interesa lurraldean Anglo American Corporation-ek burutu zuen, 1924an Bwana Mkubwa konpainian interesa piztu zuena eta Mufuliraren heren baten parte-hartzea lortu zuena 1928an. Urte horretan, Anglo American-ek Nkana meatzaren kontrola hartu zuen (Kiwe-en) eta Rhodesian Anglo American sortu zuen; akziodunek Estatu Batuak, hegoafrikako etxe finantzarioak eta Hegoafrikako Britainiar Konpainia barneratu zituzten. BSACk Rhodesian Anglo Amrican konpainiaren akzioak erosi zituenez, azken honek BSACren akziodun garrantzitsua bilakatu zen. 1930An, Chester Beatty-ren Rhodesian Selection Trust eta Ernest Oppenheimer-en Anglo-American Corporation enpresek meatze lurralde osoa kontrolatzen zuen.[9] Roan Antelope eta Nkana meatzek 1931ean hasi zuten bere produkzio komertziala.[10][11]

1935eko greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatzearen garapena enplegu bila beste lurraldeetako afrikar natiboen migrazioa burutu zen. Meatzearen industriak Ipar Rhodesiako trenbideetan bizi zirenen bizi kalitatea hobetu zuen eta pertsona zuriak ugaritu zituen, Hegoafrikako europarrek haien nagusitasuna mantendu nahi zuten Afrikako natiboen aurrean. Afrikako natiboak gaizki tratatuak izan ziren eta meatzetan lan egitera behartuak izan ziren; horrek gerra-arraziala areagotu zuen. Lurraldean gauzatu ziren inmigrazioak, planifikatuak ez zeuden kanpaleku asko eraikitzea ahalbidetu zuen. BSACk etxolen zerga ezarri zuen 1901ean Ipar-ekialde Rhodesian eta 1904 eta 1913 bitartean Ipar-mendebalde Rhodesian immigrante guztientzako. Zergak altuak ziren (kasu batzuetan, sei hilabeteko soldata) eta zor-sistema bat beste meatze batzuetako inbertsioak sortzeko. Zergen igoerak eragin zituen istiluak Hegoafrikako poliziak erreprimitu zituen.[12] Lan-bonoak sortzeko eta 1920ko hamarkadaren (meatzarien eskaera oso altua zenean) eskaerak mantentzeko estrategia izan zen zergen inposizioa.[13] Enpresek soldata oso txikiak mantendu zezaketen lurraldean langile natibo asko zegoelako.[14] Meatzari afrikarrek hiru arazo nagusi zituzten: meatzari europarren soldata baino baxuagoa, europarrentzako meatzetan lan egitearen galarazpena (nahiz eta bertan lan egiteko kapazitatea eduki) eta laneko jazarpen eta basakeria.[15]

Depresio Handia (1929-35) Copperbelteko ekonomia kaltetu zuen Europako kobrearen prezioak jaitsi baitziren. 1931ko otsailean Mkubwa meatzea itxi egin zen, eta hurrengo hilabetetan Chamishi, Nchanga eta Mulfirakoak bide bera jarraitu zuten. Roan, Antelope eta Nkanako meatzeen eraikitze lanak bukatzear zeuden momentu horretara arte, langabezi handia sortuz; meatzek 31.941 langilek kontratatu zituzten 1930 bitartean, eta 1932 urtearen amaierako, 6.677 zeuden. Langabetua zeuden Afrikar langile askok bertan geratu ziren, haien jaioterrira joan beharrean.[8] 1931 eta 1932 bitartean lurraldeko europar biztanleria %25 jaitsi zen.[13] 1935an, Ipar Rhodesiako administrazioak hiri-zergak bikoiztu zituen eta landa-eremuetan murriztu zituen, depresioa eta meatzeen itxiera kontrastatzeko.[12]

Greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Rhodesiako mapa.

Grebak lau meatze nagusietako hirutako langileak bildu zituen: Mufulira, Nkana eta Roan Antelope meatzeak.[12] 1935eko maiatzaren 21eko goizean, Mulfulirako poliziak zergak 12 txelinetik 15era igoko zirela urtean iragarri zuen. Greba espontaneoa izan zen, eta goizean meatzariak klandestinitatera ez pasatzeko hautua hartu zuten. Zambiako ipar probintziako 3 herritarrek hartu zuten grebaren lidergoa: William Sankata, Ngostino Mwamba eta James Mutali, Mufulirako meatzean.[9] Beste afrikar meatzariek lan egitera joatea ukatu zuten, kontsignak ohiukatu zieten autoritateei eta harriak bota zieten haiei eta grebarekin bat egiten ez zuten afrikarrei.[16] Beste bi meatzetan greba ez zen Mulfulirakoa baino espontaneoagoa izan (zergen igoera sinesgaitzat hartu zen) eta poliziak liderrak atxilotu zituen. Mufulirako erasoen berri eman zuten langileek beste meatzetara.[12] Beniko dantzariak, garai kolonialaren dantza forma garatu zuten greban komunikazio gisa erabiltzeko.[16][17] Nkanako langileak maiatzaren 27an deklaratu ziren greban, baina hurrengo egunean amaitu zuten lidergo eskasa zela eta. Roan Antelopeko meatzean egindako greba, non lider tribal batzuk parte hartu zuten, bortitza bihurtu zen. Maiatzaren 29an, jendetza handi batek konposatuaren inguruan bildu zen, polizia, idazkari eta funtzionarioen aurrean; manifestariek harriak bota eta kontsignak oihukatu zituzten. Poliziak tiro egin zuen sei manifestari erahilduz eta beste hamazazpi zaurituz.[12] Tiroketaz harrituta, grebalariek erasoa eten zuten. UNESCOren Nazioarteko Zientzia Komitearen txostenaren arabera, antolatu ziren manifestazioak Mulfran sortu ziren maiatzaren 22an, eta Nkanara hedatu ziren maiatzaren 26an eta maiatzaren 28an Luansha-ra. Guztira 28 pertsona hil edo zauritu ziren, eta atxilotuen kopurua zehaztu gabekoa izan zen.[18]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grebaren ostean, britainiar koloniaren administrazioak Rusellek burututako komisio bat izendatu zuen grebaren kausak aztertzeko. Komisioak jakinarazi zuen Ipar Rhodesiako arazorik garrantzitsuenak industrializazioa eta destribalizazioa zirela,[19] eta aplikatu ziren zergak grebara zuzendu zutela.[12] Agiriak ez zuen Beniren papera kontuan hartu, baina aitortzen zuen dantzariak ongizatean eta birsorkuntzan eragina izan zutela.[17] Bi autoritate sistema definitu zituen: “Aukeraketa jatorrizko agintearen ezarpenaren eta destribalizazio osoaren bitartean zegoen eta europarren kontrolpean zegoen meatze industrializazioa”.[19] Azterketaren ostean, Hubert Winthrop Young, Ipar Rhodesiako gobernadorea 1935etik 1938ra,[20] afrikar liderrez ostatutako aholu-batzorde tribal bat ezarri zuen, Roan Antelopeko kobre meatzeak zeukan bezala.[12] Historialarik batzuek eorkizunean greba hura bezalako altxamenduak ez gertatzeko sistema zela kontsideratzen dute.[19]

Erreforma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ko hamarkadan Rhodesiako meatzariak.

1935 ostean, meatzeak berriz ireki eta eskualdean aurrerapen konstanteak egin ziren.[8] David M. Gorden-en aburuz, liskarrek aukera oso ona eman zieten misiolariei Watchtower mugimenduari erantzuna emateko era koordinatu batean. London Missionary Society eta Church of Scotland taldeek elkarrekin lan egin zuten grebaren ostean, aipatuz hezkuntzaren eta erlijio ezak faktore handiak izan zirela greba eta liskarrak sortzeko.[21] Misiolari eta meatze konpainiek esan zuten hezkuntza kristau baten lan-indar diziplinatu bat eratuko zuela, kapitalismo industrialaren alde espirituala zen sinesmena.[22] Eskualdeko misiolari protestanteek United Mission of Copperbelt (UMCB) eratu zuten, talde protestante ezberdinak sortu zituena, hala nola, Church of Central Africa in Rhodesia (CCAR) 1945an eta United Church of Central Africa 1958an (geroago United Church of Zambia bihurtu zena, 1965an).[21]

Meatze konpainien gehiengoak kontsideratu zuen ekonomiaren berreskurapena eskulan eskasia ekarriko lukeela eta ekonomia berreskuratzeko erronka izango zela.[19] Gobernuak uste du kobrearen prezioa etorkizun batean jaisten bada, ondorioak berdinak izango direla. Administrazio kolonialak bi eskema antolatu zituen langile eta lurren arteko erlazioa mantentzeko. Osasun zerbitzuen gastuak gobernuak hartu zituen, eta langile-biztanleen migrazioa murriztu egin zen.[23]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Fraser, A.; Larmer, M.. (2010-12-20). Zambia, Mining, and Neoliberalism: Boom and Bust on the Globalized Copperbelt. Springer ISBN 9780230115590. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  2. a b c S., Galbraith, John. (1974). Crown and charter : the early years of the British South Africa Company. University of California Press ISBN 0520026934. PMC 1287534..
  3. Burnham, Frederick Russell. Northern Rhodesia (from the book: Bulawayo Up-to-date; Being a General Sketch of Rhodesia. by Walter H. Wills, junr J Hall, Joyce Garraway. Published by Simpkin, Marshall, Hamilton, Kent & Co., 1899. pp. 177-180). (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  4. Coelho, Teresa Pinto (2006). Lord Salisbury's 1890 Ultimatum to Portugal and Anglo-Portuguese Relations (PDF).
  5. Ian., Brownlie,. (1979). African boundaries : a legal and diplomatic encyclopaedia. C. Hurst ISBN 0520037952. PMC 5499821..
  6. Pike, J G (1969). Malawi: A Political and Economic History. pp. 86–7.
  7. Brownlie, I (1979). African Boundaries: A Legal and Diplomatic Encyclopaedia. p. 1306.
  8. a b c 1959-, Ferguson, James,. (1999). Expectations of modernity : myths and meanings of urban life on the Zambian Copperbelt. University of California Press ISBN 9780520922280. PMC 45730914..
  9. a b Henderson, Ian. (1975). «Early African Leadership: The Copperbelt Disturbances of 1935 and 1940» Journal of Southern African Studies 2 (1): 83–97. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  10. Roberts, A D (1982). Notes towards a Financial History of Copper Mining in Northern Rhodesia. pp. 348–9.
  11. Cunningham, S (1981). The Copper Industry in Zambia: Foreign Mining Companies in a Developing Country. pp. 53–5.
  12. a b c d e f g (Ingelesez) Mukwena, Royson. (2016-03-19). Zambia at Fifty Years: What Went Right, What Went Wrong and Wither To? a Treatise of the Country’S Socio-Economic and Political Developments Since Independence. Partridge Africa ISBN 9781482861242. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  13. a b (Ingelesez) Butler, Larry. (2007-10-11). Copper Empire: Mining and the Colonial State in Northern Rhodesia, c.1930-64. Springer ISBN 9780230589766. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  14. (Ingelesez) Burton, Andrew. (2005). African Underclass. British Institute in Eastern Africa in association with ISBN 9780852559758. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  15. (Ingelesez) Tordoff, William; Molteno, Robert. (1974). Politics in Zambia. University of California Press ISBN 9780520025936. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  16. a b (Ingelesez) Tordoff, William; Molteno, Robert. (1974). Politics in Zambia. University of California Press ISBN 9780520025936. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  17. a b (Ingelesez) Ranger, Terence O.. (1975). Dance and Society in Eastern Africa, 1890-1970: The Beni Ngoma. University of California Press ISBN 9780520027299. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  18. (Ingelesez) Africa, Unesco International Scientific Committee for the Drafting of a General History of. (1990-06-25). UNESCO General History of Africa, Vol. VII, Abridged Edition: Africa Under Colonial Domination 1880-1935. University of California Press ISBN 9780520067028. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  19. a b c d (Ingelesez) Cooper, Frederick. (1996-08-28). Decolonization and African Society: The Labor Question in French and British Africa. Cambridge University Press ISBN 9780521566001. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  20. "Major Sir H. Winthrop Young - An Able Colonial Administrator". Obituaries. The Times (51672). London. 22 April 1950. col F
  21. a b (Ingelesez) Gordon, David M.. (2012-11-26). Invisible Agents: Spirits in a Central African History. Ohio University Press ISBN 9780821444399. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  22. (Ingelesez) T, Kalusa, Walima; Megan, Vaughan. (2013-11-11). Death, Belief and Politics in Central African History. The Lembani Trust ISBN 9789982680011. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  23. (Ingelesez) Posner, Daniel N.. (2005-06-06). Institutions and Ethnic Politics in Africa. Cambridge University Press ISBN 9781316582978. (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]