Edukira joan

1958ko Frantziako Konstituzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

1958ko Frantziako Konstituzioa, urriaren 4koa, gaur egun indarrean dagoen konstituzioa eta Bosgarren Errep

1958ko Frantziako Konstituzioa
Jatorrizko izena(fr) Constitution française
(fr) Constitution française du 4 octobre 1958
Motakonstituzio
Denbora-tarte1958ko urriaren 4a - 
EgileMichel Debré eta Charles de Gaulle
Indarrean sartze1958ko urriaren 4a
Repeals (en) ItzuliFrench Constitution of 1946 (en) Itzuli
Honetan oinarrituaGizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena
HerrialdeaFrantzia
Nongo eskumenen mendeFrantzia
Sinatzailea

Lan osoa eskuragarriconseil-constitutionnel.fr…
Webguneconseil-constitutionnel.fr…

ublikaren testu fundatzailea da. 1958ko irailaren 28an erreferendum baten bidez onartu zen eta Frantziako Iraultza jazo zenetik bosgarren testu fundatzailea da (hogeitabigarrena, indarrean sartu ez zirenak kontuan hartuz gero).

Konstituzioa frantziar sistema juridikoaren araudi gorena da eta aginte publikoak antolatu, beren funtzio eta harremanak zehazten ditu. Argitaratu zenetik hainbat alditan eraldatua izan da, bai legebiltzarraren batzarretan nahiz herria berari zuzendean burututako galdeketen bidez: Konstituzioaren berrikusketaren arauak Konstituzioan bertan ezarriak daude.

Hitzaurre bat eta 103 artikuluz osatua dago, horietako bi xedapen iragankorrak dira. Hitzaurreak beste hiru oinarrizko testuen aipamenak egiten ditu: 1789ko abuztuaren 26ko Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideen Aldarrikapena, 1946ko Frantziako Konstituzioaren Hitzaurrea, urriaren 27koa (IV. Errepublikako Konstituzioa), eta 2004ko Ingurumenaren Gutuna. Arau hauek konstituzionalitatearen blokearen barnean daude, hortaz, epaileek zuzenean ezartzen dituzte, eta legegileek onartu beharrekoak dira, betiere epiale konstituzional baten kontrolpean.

Frantziako Gobernuaren ezegonkortasun garaia eta Arjeriako Gerraren krisiari amaiera jartzeko idatzia izan zen eta Exekutibo indartsu baten itzulerarekin lotua dago. Konstituzio honetan bi gizonek beren ideiak islatu zituzten: Michel Debré eta britainiar konstituzioaren eredua, eta haren ministro nabarmena, Charles de Gaulle, honek Presidentea Errepublikaren bermatzaile gisa ezarri nahi izan zuen. V. Errepublikaren konstituzioa 1946ko ekainaren 16an Charles de Gaullek Bayeuxeko hitzaldian aipatutako oinarrien eragina du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]