Félix Houphouët-Boigny

Wikipedia, Entziklopedia askea
Félix Houphouët-Boigny

(1962)
1. Boli Kostako lehendakari

1960ko azaroaren 3a - 1993ko abenduaren 7a - Henri Konan Bédié

1. Boli Kostako lehen ministro

1960ko abuztuaren 7a - 1960ko azaroaren 27a
← baliorik ez - baliorik ez →
Minister of Foreign Affairs of the Republic of Côte d'Ivoire (en) Itzuli

1960 - 1963
Estatu-ministroa

1958ko maiatzaren 13a - 1959ko maiatzaren 20a

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaN’Gokro (en) Itzuli1905eko urriaren 18a
Herrialdea Frantzia
 Boli Kosta
HeriotzaJamusukro1993ko abenduaren 7a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Marie-Thérèse Houphouët-Boigny
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure William Ponty (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Paris eta Boli Kosta
Jasotako sariak
KidetzaItsasoz-haraindiko zientzien akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaDemocratic Party of Côte d'Ivoire – African Democratic Rally (en) Itzuli

Félix Houphouët-Boigny (Jamusukro, Boli Kosta, 1905eko urriaren 18a - Abidjan, 1993ko abenduaren 7a) politikaria izan zen. 1960-1993 bitartean, Boli Kostako izan lehendakaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905ean jaio zen Jamusukron, baule etniako familia aberats batean. Hogei urterekin medikuntzan lizentziatu zen eta bere lanbidean aritu zen 1940ra arte Abidjanen. 1944an politika munduan murgiltzen hasi zen. Urte horretan Afrikako Nekazarien Sindikatua sortu zuen nekazarien interesak Frantziako administrazioak jarritako metodoen aurrean defenditzeko asmoz.[1]

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea izan zen 1946-1949 bitartean. Bake bidez Boli Kostaren independentzia lortu nahi zuen Frantziarengandik, eta Frantziako Errepublikako ministroa izan zen zenbait aldiz (1957-1959 bitartean). Independentzia lorturik, Boli Kostako lehendakari hautatu zuten 1960an, eta geroztik berriro hautatua izan zen aldi guztietan; beraz, lehendakari zela hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Boli Kostako lehendakaria hil da prostatako minbiziak jota. Euskaldunon Egunkaria, 1993ko abenduak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-24).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix Houphouët-Boigny Aldatu lotura Wikidatan