1978ko Tolosako tren istripua

Wikipedia, Entziklopedia askea
1978ko Tolosako tren istripua
Irudia
Motatren istripua
Data1978ko martxoaren 28a
KokalekuTolosa
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak0

Tolosako tren istripua 1978ko martxoaren 28an gertatu zen Tolosako geralekuaren eta geltokiaren artean. 55 tona azido zianhidriko zeraman trena errailetatik atera zen eta hondamendi izugarri bat gertatzeko zorian egon zen.[1][2]

Gertaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripua 1978ko martxoaren 28an 01:30ean gertatu zen, asteartez, Lyondik Burgoserako bidea egiten zuen trena errailetatik atera zenean. 80 kilometro orduko abiaduran zioan. Trenak trenbide osoa hartu zuen eta lau errailak moztuta geratu ziren. Trenak garraiatzen zuen materialaren arriskua ikusita, Iñaki Linazasoro orduko alkateak berehala inguruko etxebizitzetako bizilagunak ebakuatzeko agindua eman zuen. Tolosarren %5ak herria utzi behar izan zuen. Halere, jende mordoa gerturatu zen istripua ikustera horrek zekarkeen arriskuaz jabetu gabe.

Azido zianhidrikoaren arriskua zela eta, adituen hiru fasetan aurreikusi zuten trenaren lekualdatzea. Edukiaren %70a zisterna batetik bestera mugitu zuten lehenik, eta zisternak erabat hustu zituzten gero. Azkenik, deposituak zutik jarri, eta azido guztia lekualdatu zuten.[1] Trenaren lekualdatzean 90 pertsonek lan egin zuten, baita mediku talde batek ere. Suhiltzaile batek intoxikazio arin bat izan zuen eta Tolosako klinikara eraman zuten baina aise osatu zen.[2]

Zorioneko atzerapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido zianhidrikoaren arriskua gutxi ez balitz, istripua are larriagoa gerta zitekeen, izan ere, Parisera zihoan Puerta del Sol trena zuzenean joaten zen Gasteiztik Donostiara, eta berez, zegokion ordutegiari jarraitu izan balio, errailetik irtendako trenarekin talka egingo zuen. Horrek sekulako hondamendia eragingo zukeen. Alta, aipatu trena ordu erdiz atzeratu zen eta horri esker ez ez tragediarik gertatu.[1]

Azido zianhidrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido zianhidrikoa (CNH) XIX. mendean aurkitu zuten. Leherkorra ez izanagatik, 26,5 gradutan irakiten du eta eragin dezakeen kutsadura oso altua da, izatez, toxikoa eta pozoitsua baita, baita kantitate txikietan ere.[2]

Istripuaren garaian, industriak CNHa plexiglas izeneko plastikoa eskuratzeko baliatzen zuten. Horrez gain, CNHa pentsuak indartzeko erabiltzen zen ere. Hain zuzen ere, Tolosan istripua izan zuen trenak azken helburu horretarako garraiatzen zuen azidoa. Burgoseko Sodeti lantegira bidean zen merkantzia.[1]

Azidoa garraiatzen zuen zisternak ez zuen isuririk izan, baina horrela gertatu izan balitz, gas kutsakorreko laino bat sortu zatekeen Tolosan eta horrek hildako ugari eragin izan zitzakeen.[2] Aski dira CNHren 0,05 gramo gizaki bat akabatzeko. Errailetatik ateratako trenak gas hilkor horren 55 tona zeramakien.[3]

Segurtasun hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerta zitekeenaren aurrean, Gurutze Gorriko eta DYAko anbulantzia ugari gerturatu ziren, suhiltzaile hiru erreten, Guardia Zibila eta mediku ekipo oso bat. Tolosako klinikan prestaketa bereziak egin ziren eta berrogei tona sodaz beteriko kamioak ere bertan ziren, CNHa neutraliza dezakeen gai bakarra. Armadako ibilgailuan parkeko kamioilariak alerta egoeran jarri zituzten.[2]

Aipatzekoa da tren gidariek ere ez zekitela garraiatzen ari ziren material arriskutsuaren berri. Istripua gertatu eta kargarako gidak ikusi zituztenean konturatu ziren. Iñaki Lizanasoro alkateak aurrerago egin zuen elkarrizketa batean onartu zuen bere bizitzan pasatako egunik txarrena izan zela.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Urkizu, Itzea. «Lau hamarkada, Tolosa ia lehertu zen egunetik - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) González, Antonio. (1978-03-29). «Laborioso trasvase del cianhídrico del tren accidentado en Tolosa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. a b (Gaztelaniaz) «El gas que nos pudo matar hace 40 años» El Diario Vasco 2018-03-29 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Karlos Linazasoro 6012 eleberrian, gertakari hauek hartu zituen oinarri. Izatez, 6012 istripua izan zuen trenaren zenbakia zen. Karlos Linazasoro: 6012. Erein, 2018.