2005eko Paris-Roubaix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2005eko Paris-Roubaix Cycling (road) pictogram.svg
Lasterketaren xehetasunak
Ibilbidea103. Paris-Roubaix
Lehiaketa2005 UCI ProTour
Data2005.eko apirilak 10
Distantzia259 km
HerrialdeaFRA Frantzia
Jardunaldiko abiapuntuaCompiègne
Jardunaldiko helmugaVélodrome André-Pétrieux
Iritsitako txirrindulariak80
Batez besteko abiadura39,884 km/h
Azken sailkapena
IrabazleaBEL Tom Boonen (Quick Step-Innergetic)
BigarrenaUSA George Hincapie (Discovery Channel)
HirugarrenaESP Juan Antonio Flecha (Fassa Bortolo)
20042006
Dokumentazioa Wikidata-logo S.svg

2005eko Paris-Roubaix txirrindularitza lasterketa klasiko honen 103. edizioa izan zen. 2005eko apirilak 10ean ospatu zen eta 259 kilometroko ibilbidea izan zuen, garailea Tom Boonen belgikarra izan zelarik.

Flandriako Tourra ospatu eta aste betera, aipaturiko txirrindulari belgikarrak irabazi zuen Paris-Roubaix klasikoa, ihes eginda zihoazen beste biak ziren Juan Antonio Flecha espainiarra eta George Hincapie estatubatuarra esprintean garaituz. Hala, belgikar txirrindularia 2005eko UCI ProTourreko lider jarri zen. Magnus Backstedt, aurreko edizioko garailea izan zena, laugarren izan zen oraingoan.

Bitxikeria bezala, ibilbidetik Trouée d'Arenberg pabes zatia kendu zen bere egoera kaxkarraren ondorioz. Hurrengo urtean, baina, lasterketarako berreskuratu zen pabes zati hau.

Talde parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

24 txirrindularitza taldek parte hartu zuten edizio honetan: ProTour mailako guztiak (euren parte-hartzea derrigorrezkoa baita), gehi Profesional Kontinental mailako (antolakuntzaren gonbidapen bidez) Ag2r La Mondiale, Landobouwkrediet-Colnago, Agritubel, Mr Bookmaker.com-SportsTech eta R.A.G.T. Semences taldeak. Taldeak honakoak izan ziren:

Zenbakiak UCI kodea Taldea
1-8 LIQ  Italia Liquigas-Bianchi
11-18 FAS  Italia Fassa Bortolo
21-28 DVL  Belgika Davitamo Lotto
31-38 TMO  Alemania T-Mobile Team
41-48 CSC  DNK Team CSC
51-58 RAB  Herbehereak Rabobank
61-68 PHO  Suitza Phonak Hearing Systems
71-78 DSC  AEB Discovery Channel Pro Cycling Team
81-88 SDV  Espainia Saunier Duval-Prodir
91-98 QST  Belgika Quick Step
101-108 GST  Alemania Gerolsteiner
111-118 C.A  Frantzia Crédit Agricole
121-128 FDJ  Frantzia Française des Jeux
Zenbakiak UCI kodea Taldea
131-138 LSW  Espainia Liberty Seguros-Würth
141-148 LAM  Italia Lampre-Caffita
151-158 COF  Frantzia Cofidis, Le Crédit par Téléphone
161-168 EUS  Euskadi Euskaltel-Euskadi
171-178 BTL  Frantzia Bouygues Telecom
181-188 SDM  Italia Domina Vacanze
191-198 IBA  Espainia Illes Balears-Caisse d'Epargne
201-208 A2R  Frantzia Ag2r Prevoyance
211-218 LAN  Belgika Landbouwkrediet-Colnago
221-228 AGR  Frantzia Agritubel
231-238 MRB  Belgika Mr Bookmaker.com-SportsTech
241-248 RAG  Frantzia R.A.G.T. Semences

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004 << 2005eko Paris-Roubaix >> 2006
Postua Txirrindularia Taldea Denbora
1.  Belgika Tom Boonen Quick Step-Innergetic 6h 27' 31"
2.  AEB George Hincapie Discovery Channel d.b.
3.  Espainia Juan Antonio Flecha Fassa Bortolo d.b.
4.  Suedia Magnus Backstedt Liquigas-Bianchi + 1' 09"
5.  DNK Lars Michaelsen CSC + 2' 43"
6.  Herbehereak Leon Van Bon Davitamon-Lotto + 3' 45"
7.  Frantzia Florent Brard Agritubel + 3' 46"
8.  Suitza Fabian Cancellara Fassa Bortolo d.b.
9.  Norvegia Thor Hushovd Crédit Agricole d.b.
10.  Frantzia Arnaud Coyot Cofidis, Le Crédit par Téléphone d.b.